Royal College of Music (Musika Errege Elkargoa ) Kensingtonen (Londres) dagoen prestigio handiko musika eskola da. Eskola 1882an ireki zen. Eskolak mendebaldeko musika klasikoa irakasten du. Halaber, publikoari irekitako musika eta musika tresnen museoa du. Magister Musicae (Musika Eskola Birtuala) proiektuaren partaidea da.
Eskolaren sortzailea Galesko printzea izan zen, gero Eduardo VII.a izango zena. Arthur Blomfieldek diseinatu zuen eraikina eta eskola 1882an sortu zen, 1883an ateak irekitzeko. Eskola berriak National Training School for Music erakundea ordezkatu zuen. Lehen zuzendaria George Grove izan zen. 1884an eskola lekuz aldatu zen, gaur egungo egoitzara. Egoitz berria Albertopolis auzoan zen, Imperial College Londondik gertu, Royal Albert Hallen aurrez aurre. Urte horretan, 1884an, Hubert Parry zuzendari izendatu zuten; postuan 1918 arte egon zen.
Owlapps.net - since 2012 - Les chouettes applications du hibou