Aller au contenu principal

Trafalgar Square


Trafalgar Square


Trafalgar Square delakoa Ingalaterrako Londres hiriburuko erdigunean dagoen enparantza bat da, Westminster Hiria barrutian.

Historia

Trafalgarko gudan Britainiar Itsas Gudarosteak lortutako garaipena oroitzeko eraiki zen. Jatorriz plaza honen izena William IV.a Enparantza zen, baina George Ledwell Taylorrek izen-aldaketa iradoki zuen. 1820an Erresuma Batuko George IV.ak gune honen urbanizazioaren ardura John Nash-i eman zion. Gaur egungo plazaren arkitektura Charles Barryren lana da, eta 1845an amaitu zen.

Eraikinak

Enparantza honen erdi-erdian Nelsonen zutabea dago. Inguruan eraikin aipagarriak ditu, hala nola: National Gallery museoa (iparraldean), St. Martin-in-the-Fields eliza (ipar-ekialdean), Canada House (mendebaldean) eta South Africa House (ekialdean).

Usoak

Plaza hau, turisten zein londrestarren batzar puntua da eta bereziki, bere usoei esker bilakatu da hain famatu. Gizakion eta haien harteko bizikitetasuna oso gai polemikoa izan da azken urteotan, haien gorotzek eraikinen harria itsusten eta hondatzen baitzuten. Gainera, plazako usoen biztanleria 35.000 ingurukoa izatera iritsi zen eta osasun publikorako arazo bilakatu zen.

Gaur egun, animalia hauek elikatzea debekatuta dago.

Iruditegia

Informazio praktikoa

  • Metro geltokia: Charing Cross
Giuseppe Zanotti Luxury Sneakers

Ikus gainera

  • Nelson zutabea (Londres)

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Trafalgar Square by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité

Non trouvé