Conservatoire National des Arts et Métiers, laburtuta Arts et Métiers edo CNAM, (euskaraz Arte eta Lanbideen Kontserbatorio Nazionala) irakaskuntza instituzio frantziar handi bat da. Frantziar Iraultzan sortu zuten, 1794ko urriaren 10ean, Grégoire abadeak, zin egindako abade bat, urte horretan esklabotza abolitzea eragin zuena. Hasiera batean, "arte eta lanbideentzako makina eta tresna erabilgarriak erabiltzen" erakusteko toki bat bezala pentsatua, instituzio honek norantzaz aldatu zuen, 1819an, gobernuak, "zientzia eta arte industrialen irakaskuntza publiko eta dohainekoan" aritzeko esan zionean. Charles Dupinek, orduan, arteetara aplikatutako mekanika ikasteko lehen katedra sortu zuen. Une horretatik aurrera, ez ohiko goi irakaskuntzako instituzio honek, bere originaltasuna mantendu zuen: guztiei irekia, bere irakasgaiak dibertsifikatu zituen, ikerketa garatu zuen arlorik berritzaileenetan eta historia, zientzia eta teknikaren ondare aberats bat kontserbatzen du. Hartzen dituen ikasleen heterogeneotasunak, prestakuntzan hasteko zein prestakuntza horretan jarraitzeko zientzia eta tekniken arlo guztietako irakasgai guztiak hartzen ditu, kimikatik informatikara doazenak, laneko soziologiatik eta industria ekonomiatik pasatuz, Frantziako goi irakaskuntzari dagokionez, instituzio bakarra bihurtzen duena.
Nagusiki, helduentzako kurtsoak jarraikako prestaketan, distantziako kurtsoak, gaueko kurtsoak etab... irakasten dira, diploma ugari lortzea ahalbidetzen duena, ingeniari diploma barne. Ikerketa zientifiko eta industrialeko aktibitateak ere praktikatzen dira.
Instituzio hau, Frantziako 150 hiri baino gehiagoan eta atzerrian dago.
Arthur Morin izan zen bertako zuzendaria 1852an.
Bere kultura zientifiko eta teknikoaren prestaketa, ikerketa eta hedapenaren betebeharrarekin, instituzio hau, beste exijentzia berri batzuen erdian dago: bere eskumenak modu iraunkorrean garatzea, ezagutzak hedatzea, internet bidez komunikatzea, elkarrekin berritzea... CNAMak, 2004ko uztailean Estatuarekin sinatu zuen garapen kontratu berriak, modu argian, pertsonen eta kolektibotasun guztiaren prestaketaren zerbitzuan jarritako betebehar honen egunerokotasuna berresten du.
CNAMa, Estatuko instituzio publiko bat da, izaera zientifiko kultural eta profesionalekoa, "instituzio handi" estatutuaz hornitua. Goi Irakaskuntza Ministerioaren zaintzapean jarria, hiru xede ditu:
CNAMak, bere xede hirukoitz hau, kolektibotasunaren barnean, Frantziako lurralde osoan eta atzerrian duen presentziari esker betetzen du:
Bere zerbitzu eskaintzaren irakurketa hobetzeko, bere kudeaketa modernotzeko, eta akzio transbertsalen garapena mesedetzeko, CNAMa, irakaskuntza eta ikerketako 4 sektoretan antolatua dago:
CNAMa, prestaketa iraunkorrean aritzen da, ikasle bakoitzari, bere karrerako une bakoitzean prestatzeko baliabideak emanez.
Diplomak, entseguak, lizentzia emateak, berrikuntza prozesuak, teknologia igorpena, enpresa garapena:
Kultura zientifiko eta teknikoaren hedapen plan nazionalak, betebehar kultural hau, lehentasun bat bezala definitzen du. CNAMa eta honen Arte eta Lanbideen Museoa dira bere euskarri nagusiak:
Owlapps.net - since 2012 - Les chouettes applications du hibou