Aller au contenu principal

Nektanebo II.aren obeliskoa


Nektanebo II.aren obeliskoa


Nektanebo II.aren obeliskoa, K.a. 350ean, Nektanebo II.a, egiptoar jatorriko erregeen azken dinastia izan zen Egiptoko XXX. dinastiako azken faraoiaren garaian.

Historia

Obelisko hau, beste baten bikia da, eta biak ziren gaur egun, El-Ashmunein izena duen Hermopolis Magnako Tot, ilargi jainkoaren santutegiko atekoak.

Obeliskoa, eguzki ikur bat zen, eta, bertan, Tot jainkoarentzako (Hermopoliseko jauna) eskaintza bat diren zenbait idazkun agertzen dira.

Kokapena

  • Jatorrian, Hermopoliseko Toten santutegian, Egipto
  • 1737an, Richard Pocockek, Egiptora bidaiatu zuen lehen bidaiari britainiarretako batek, Kairoko gotorlekuan aurkitu zuen.
  • 1798an, Napoleonen espedizioak eginiko Egiptoren deskribapena lanerako inbentariatuak izan ziren.
  • 1801ean, obelisko hau, bere bikiarekin eta Rosetta Harria bezalako beste atal batzuekin, Alexandriara eraman zen, Frantziara eramateko asmoarekin. Urte berean, eta Alexandriako hitzarmena sinatu ondoren, bi obeliskoak Britainia Handira bidali ziren.
  • Gaur egun, British Museumean erakusgai dago.

Ezaugarriak

  • Materiala: Harri beltza
  • Egungo garaiera: 2,740 metro
  • Jatorrizko garaiera: 5,5 metro.

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Nektanebo II.aren obeliskoa by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



INVESTIGATION

Quelques articles à proximité