Aller au contenu principal

Tokioko Nazioarteko Foroa


Tokioko Nazioarteko Foroa


Tokioko Nazioarteko Foroa (japonieraz 東京国際フォーラム Tōkyō Kokusai Fōramu), Japoniako Tokioko erakusketa, kontzertu eta konferentzia gunea da. Bere geletako batek 5.000 lagunentzako tokia du; Beste zazpi gela ditu, eta bertan aurki ditzakezu: erakusketa gune, jatetxe, denda eta bestelako zerbitzuak. Rafael Viñoly arkitekto uruguaitarrak diseinatu, eta 1996an amaitu zen. Kurba nabarmenekin, beirazko eta altzairuzko habeak ditu; kanpoaldeak itsasontzi luzangaren forma du. Tokioko geltokia eta Yūrakuchō geltokiaren artean kokatua, hiriko metropoli-gobernuaren eraikina zegoen tokian dago.

Ekitaldi ugariren egoitza izan da, hala nola 2011n Nazioarteko Arkitektoen Batasunaren kongresua.

Olinpiar Jokoak

2020ko Tokioko Udako Olinpiar Jokoetan, COVID-19 pandemiaren ondorioz 2021ean jokatu zirenak, haltrofilia probak ospatu ziren bertan.

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, {{{hizkuntza}}} Wikipediako «Tokyo International Forum» artikulutik itzuli da. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.
  • Tokyo International Forum
  • Mapa del Foro Internacional de Tokio
  • Foro Internacional de Tokio en greatbuildings.com

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Tokioko Nazioarteko Foroa by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



INVESTIGATION

Quelques articles à proximité

Non trouvé