Aller au contenu principal

Ryogoku Kokugikan eraikina


Ryogoku Kokugikan eraikina


Ryōgoku Kokugikan eraikina, japonieraz: 両国国技館 Ryōgoku Kokugi-kan, Sumo Hall izenez ere ezaguna, Sumidako Ryōgoku eremuan kokatuta dagoen eraikina da, Japoniako Tokioko 23 barruti berezietako batean, eta Edo Tokyo Museotik gertu. Kokugikan izenarekin lotutako Tokion eraikitako hirugarren eraikina da. Egungo eraikina 1985ean inauguratu zen, eta 13.000 lagunentzako edukiera du. Batez ere, sumo borroka txapelketetarako erabiltzen da, eta urtarrilean hatsu-basho (urte berri), maiatzean natsu-basho (uda) eta irailean aki-basho (udazkena) antolatzen dira bertan. Sumo museo bat ere badago eraikinean. Aretoa beste ekitaldi batzuetarako ere erabiltzen da, hala nola boxeoa, borroka profesionala eta musika kontzertuak. Normalean, urtero, G1 Climax-eko, New Japan Pro-Wrestling-eko txapelketa, azken hiru egunak (eta finala) bertan antolatzen dira.

Historia

Meiji Berrezarkuntza garaian sumoaren ospe gero eta handiagoak jatorrizko Kokugikan Ryogoku auzoan eraikitzea ekarri zuen 1909an. Instalazioak Japoniako Itsas Armadak bereganatu zituen Bigarren Mundu Gerran, eta txapelketa batzuk beisbol zelaira eraman zituzten. Japoniako Okupazioan, Indar Aliatuen Komandante Gorenak sumoa beste arte martzialek baino mehatxu txikiagoa zuela ikusi zuen, eta, 1945eko azaroan, bertan txapelketa bat egiteko aukera eman zuen. Dena den, gerora okupazio indarrek hartu zuten eremua, eta partzialki patinaje-pista bihurtu zuten. 1946ko azaroan, beste txapelketa bat egin zen, baina, gero, txapelketak Meiji santutegira eraman ziren 1954ra arte. Ondorengo txapelketak Kuramae Kokugikan-en egingo ziren, 1954an inauguratutako eraikin batean, 1985ean egungo Ryōgoku Kokugikan-ek ordezkatu zuen arte.

Boxeoa antolatu zen 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan

Galeria

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • 100 years of the Kokugikan
  • Ryōgoku city core (the site of the 1st Ryogoku Kokugikan)


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Ryogoku Kokugikan eraikina by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité