Aller au contenu principal

Conchako glorieta (Sevilla)


Conchako glorieta (Sevilla)


Conchako Glorieta, Sevillako Maria Luisa Parkean kokatua, Pizarro etorbidearen ertzean dago. Glorieta honek, bere izena, jada desagertuta dagoen kobrexka koloreko zeramikazko maskor bategatik jasotzen du, pare bat alditan zaharberritua izan zena, presiditzen duen erdiko iturriak zuena. Nabarmentzekoa da barrutiko iturriaren, eserlekuen eta harresitxoen zuri, urdin eta kobrexka koloreen konbinaketa. Azkenik, alboko parterreetan eta urtaroak irudikatzen, lau eskultura erakusten ziren.

Parterreetako bakoitza, basaerramu (Euonymus japonicus) zuhaixkek osatzen dute, eta, bere barnean, loredun landareak daude. Bi indimitre ere nabarmentzen dira (Lagerstroemia indica), eta, euren ertzean, Txinako palmondoak (Trachycarpus fortunei).

1913an Forestierrek Parkearentzako proiektaturiko eta trazaturiko planoetan, jada agertzen zen glorieta hau.

Pizarro etorbiderako noratzean irtenez gero, japoniar soforak (Sophora japonica) espirea (Spiraea cantoniensis) deritzen landareen sastrakekin ere ikus daitezke.

Bere irteeretako batetik, Doña Solen Glorietara joan daiteke, beste batetik, Glorieta Urdinera, eta, hirugarrenetik, Mas y Praten Glorietara.

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Conchako glorieta (Sevilla) by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité