Aller au contenu principal

Kensington jauregia


Kensington jauregia


Kensington Jauregia (ingelesez: Kensington Palace), Kensington Gardens lorategietan, Londresen dagoen errege egoitza bat da. Bertan bizi dira erregetzako zenbait kide, Gloucesterreko duke-dukesak eta Kenteko printze-printzesak. Gaur egun, Diana Galesekoari buruzko erakusketa bat dago irekita publikoarentzat, hau izan baitzen bere egoitza ofiziala, hil zen arte.

Historia

Sir George Coppin-ek eraiki zuen jauregia 1605 urtean Kensington herrixkan. Hasiera hartan bi solairutako jauregia zen jakobitar estiloan egindakoa. 1619an Heneage Finch, Nottinghameko Earlak erosi zuen eta Nottingham House izena hartu zuen.

1689an Gilen III.a errege koroatua izan zen eta jauregi hau erosi zuen, bera bizi izan zen Whitehall jauregia Tamesis ibaitik gertu egonik beti behelaino artean egoten baitzen eta uholdeak ere sarritan gertatzen baitziren. Erosi eta berehala Sir Christopher Wren arkitektoari eskatu zion jauregia handitu zezala. Diru kostoa handiegia izan ez zedin, Wrenek egitura mantendu zuen eta lau erpinetan hiru solairutako eraikinak gehitu zizkion. Hurrengo erregeek ere aldaketak eragin zizkioten. Bertan bizi izan zen azken erregea Jurgi II.a Erresuma Batukoa izan zen.

1760ean hil zen Jurgi II.a eta ordutik aurrera errege familiako ahaideek erabiliko zuten jauregia. XIX mendearen bukaeran egoera txarrean aurkitzen zen baina Viktoria erreginak zin egin zuen bera jaiotako jauregia ez zuela bertan behera erortzen utziko eta 1897an parlamentuak berau berrizteko plana ezarri zuen abian. Bi urte beranduago, Viktoria erreginaren urtebetetzean, 1899ko maiatzaren 24an, ateak ireki zizkion publikoari. Ordutik monarkiaren egoitzetako bat izan den arren, jauregiaren atal batzuk museo publiko izan dira.

Iruditegia

Informazio praktikoa

  • Metro geltokiak:
    • Queensway
    • High Street Kensington

Kanpo estekak

Giuseppe Zanotti Luxury Sneakers


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Kensington jauregia by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité