Aller au contenu principal

Hampton Court jauregia


Hampton Court jauregia


Hampton Court jauregia errege-jauregi bat da, Londresen hego-mendebaldean, Richmond upon Thames eta Kingston upon Thames udalerrien artean. Jauregia Londresen zentrotik 18,8 kilometrotara dago, Tamesis ibaiaren ertzean.

Historia

1514 inguruan eraikia izan zen, Wolsey kardinalarentzat. Baina kardinalak Henrike VIII.a Ingalaterrakoaren begikotasuna galdu zuenean, jauregia erregearen eskuetara pasa zen, eta erregeak handitu egin zuen.

Hurrengo mendean, Gilen III.a erregeak jauregia berreraiki eta handitzeko egitasmo erraldoi bati ekin zion, Hampton Court Versaillesko jauregiaren pareko egitearen irrikak bultzaturik. Birmoldaketa-lan horiek 1694an gelditu ziren, eta haien ondorioz, Hampton Court jauregia gaur egun bi arkitektura-estilo ezberdin eta kontrajarrietan eraikitako hegalez osaturik agertzen da: Tudor estiloko hegala, zaharrena, eta barrokoa, berriagoa. Hala eta guztiz ere, bi zatietan adreilu gorrixka-arrosa erabili izanak estilo-bitasun horri halako batasun-kutsu bat ematen dio, bai eta hegalak nolabaiteko oreka simetrikoan kokatuta egoteak ere.

Gaur egun, jauregia jendeari irekita dago, eta Londresen inguruetara egin ohi diren turismo-txangoen helmuga nagusietako bat da. Hampton Court jauregia eta St. James jauregia (St. James's Palace, ingelesez) dira Henrike VIII.aren jabetzakoak izan ziren jauregi ugarietatik gaur den egunean zutik dirauten bakarrak.

Iruditegia

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Webgune ofiziala

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Hampton Court jauregia by Wikipedia (Historical)


Langue des articles




Quelques articles à proximité