Aller au contenu principal

Mogador antzokia


Mogador antzokia


Mogador antzokia (frantsesez: Théâtre Mogador), 1913an eraikia eta 1919an inauguratua, Parisko 9. barrutian dagoen Mogador kaleko 25ean dagoen Parisko emanaldi aretoa da. 1600 lagunentzako lekua du, hiru solairutan: Orkestra, corbeille eta balkoia.

Historia

Aretoa Sir Alfred Butt britainiar finantzario batek sortu zuen, eta London Palladiumaren ereduan eraiki zuen, Bertie Crewe arkitektoak eraikitako Londresko musika aretoa. Édouard Niermans arkitekto frantziarra egon zen obra gainbegiratzen. Aretoari lehenengo Palace Théâtre deitu zioten, gero Mogador izena hartu zuen, Mogador kaleko 25. zenbakian dagoelako (Marokoko Essaouira hiriaren aurreko izena). 1919ko apirilean inauguratu zuen Franklin Delano Roosevelt Estatu Batuetako presidente izango zenak.

1920ko hamarkadan, aretoan Diaghileven Ballet Errusiarrak eta, arratsaldeko saioetan, Les Thés Mogador, arratsalde musikatuak izan ziren. Hurrengo hamarkadan, Mistinguett emakume aktorea izan zen han arrakasta izan zuena, Ça, c'est parisien ikuskizunarekin batik bat.

Aretoa 1930eko hamarkadatik opereta, errebista eta musikalei eskainia izan da. Isola anaiek arrakasta ugari sortu zituzten bertan, hala nola, No, No, Nanette, Rose-Marie eta L'Auberge du Cheval-Blanc. 1941ean, Henri Varna, Parisko Casinoko zuzendaria ere, antzokiaz jabetu zen eta han ekoiztu zituen aretoaren nazioartean ospea izango zuten ikuskizun handiko operetak: Violettes impériales, Les Amants de Venise, Naples au baiser de feu, Michel Strogoff edo La Veuve Joyeuxe. Artistak, bestetik, goi mailakoak ziren: Georie Boué, Jacques Jansen, Marcel Merkès, Paulette Merval, Tino Rossi. 1969an zuzendaria hil zenean, Théâtre Mogador Théâtre Henri-Varna-Mogador bihurtu zen. Hélène Martiniren zuzendaritzak generoa berritu zuen, Monsieur Pompadour eta Hello, Dolly! gisako lanekin.

!980. hamarkadan antzokian kontzertuak ematen hasi zen. Urte horretan The Shadows taldeak abestu zuen bertan. 2005ean, Stage Entertainment talde holandar handiak erosi zuen lekua. 2010ean, 50 antzoki pribatuek Théâtres parisiens associés elkartea sortu zuten, tartean Théâtre Henri-Varna-Mogador. 2016ko irailaren 25ean, sute bat piztu zen sotoan, eta eszenatokiaren zorua eragin zuen; ondorioz, hainbat hilabetez antzokia itxita egon zen. Antzokia 2017ko udazkenean ireki zen ikuskizun berri batekin.

Ekoizpen garrantzitsuak

Hona hemen ospetsuenak:

  • Errusiar Balletak (1920)
  • No, no, Nanette (1930)
  • L'Auberge du Cheval blanc (1930)
  • Ça c'est parisien (1937-
  • Hello, Dolly! (1972-
  • In September 1981
  • La Légende de Jimmy - James Dean inguruko rock opera
  • Les Misérables (1991-1992)
  • Starmania (1993)
  • Wild Woman Blues
  • The Elvis story (2003-2004)
  • Le Roi Lion (2007-2010)
  • Time Out! (2011)
  • Mamma Mia! (2010-2012)
  • Sister Act(2012-2013)
  • La Belle et La Bête (2013-2014)
  • Le Bal des Vampires (2014-2015)
  • Cats (2015-2016)
  • Le Fantôme de l'Opéra
  • Grease (2017-2018)
  • Chicago (2018-2019)
  • Ghost the Musical (2019)

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • (Frantsesez):Antzokiaren webgune ofiziala.


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Mogador antzokia by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



INVESTIGATION

Quelques articles à proximité