Aller au contenu principal

Lord's Media Centre


Lord's Media Centre


Lord's Media Centre Londresko Lord's Cricket Ground- en dagoen komunikazio eta hedabideen gune bat da, eraikin berezi bat 1994 - 1999 urteen artean egina, Future Systems arkitektura bulegoko Jan Kaplický eta Amanda Levete arkitektoek egina. Arkitekturaren Britainia Handiko saririk entzutetsuena, Stirling Prize, eman zioten. Future Systems-en bulegoaren lehen eraikina izan zen.

Eraikinaren forma kamera trinkoen edo babes-kaskoen diseinu industrialean inspiratuta dago. Barrualdea ere bereziki apaindu zen, adibidez, Arne Jacobsen diseinatzailearen serie 7 aulkiez hornituta dago. Lanerako gelez gain, taberna eta jatetxea daude eraikin honetan, eta guztira 270 eserleku ditu: 120 kazetari, 100 kamerari eta 50 eserleku jatetxean kirolari begiratzeko modukoak.

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, txekierazko Wikipediako «Lord's Media Centre » artikulutik itzuli da; zehazki, 2022-03-12ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Lord's Media Centre by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



INVESTIGATION

Quelques articles à proximité