Aller au contenu principal

Haymarket antzokia


Haymarket antzokia


Theatre Royal, Haymarket (Haymarket Theatre edo Little Theatre izenez ere ezaguna) Londresen dagoen antzokia da, 1720. urtean jatorria duena. 1766an, Yorkeko dukearen babesari esker, monarkaren anaia gaztearena, Jorge III.a, errege patentea kudeatzen zuena, antzokia errege antzoki gisa onartu zuten.

Jatorrizko eraikina apur bat iparralderago zegoen, kale berean. 1821az geroztik gaur egungo kokalekuan dago, eta John Nashek birmoldatu zuen .

Haymarket antzerkigintzan berrikuntza esanguratsu batzuen gunea izan da. 1873an lehen matinée saioa (arratsaldearen hasieran egiten den antzezpena) programatu zen, beste antzokiek laster jarraitu zuten ohitura ezarriz. Sei urte geroago, bere auditorioa berregituratu eta proszenio batekin hornitu zuten lehen aldiz. Gaur egun 888 ikusle ditu.

Eraikina 1970ean sailkatutako monumentu izendatu zuten

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • Webgune ofiziala

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Haymarket antzokia by Wikipedia (Historical)


Langue des articles




Quelques articles à proximité