Aller au contenu principal

Hashima uhartea


Hashima uhartea


Hashima uhartea (japonieraz: 端島), askotan "Gunkanjima" ere deitua (japonieraz: 軍艦島), Japoniako Nagasaki prefektura osatzen duten 505 uharteetako bat da.

Kokapena

Uhartea Nagasakiko portutik 20 kilometrora dago. Nahiz eta gaur egun uhartean ez den inor bizi, 1887tik 1974ra bitartean, milaka pertsona bizi izan ziren bertan.

1890ean Mitsubishik uhartea erosi eta bertan aurkitutako ikatza ustiatzen hasi zen, uhartera joandako milaka langilei esker. Ondorengo 84 urteetan zehar, enpresak, uharteko eraikin guztiak altxatu zituen, eta ikatza atera zuten etengabe.

1974ean, ikatza meategitik ateratzea errentagarria ez zela eta, itxi egin zuten, eta uhartea hutsik geratu zen.

Demografia

Gorengo puntuan XX. mendearen erdialdean, uharteak munduan egondako dentsitaterik handieneko uharte izan zen.

1959an, uhartearen dentsitatea 835 pertsona hektareako zen, etxebizitzak zeuden gunea bakarrik kontuan hartuta dentsitatea 1.391 pertsona hektareara igotzen zen.

Ikus, gainera

  • Kowloongo harresi hiria

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Uhartearen argazkiak.


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Hashima uhartea by Wikipedia (Historical)


Langue des articles




Quelques articles à proximité

Non trouvé