Aller au contenu principal

Frantziako Atea (Nîmes)


Frantziako Atea (Nîmes)


Frantziako Atea (frantsesez, Porte de France) k.a. I. mendean eraikitako erromatar monumentua da Nîmesko harresi zaharretako portalea zena, eta 21. mendean hiriko kaleetan, etxe artean, zutik irauten duena. Atea monumentu historiko gisa sailkatuta dago 1840tik .

Ezaugarriak

Ateak puntu erdiko arkuko pasabide sinplea du. Goiko aldean lau pilastra eta erlaitz baten aztarnak daude.

Nimes erromatarrean Hiriko ate honek ez zuen bi sarrera nagusiek bezainbesteko garrantzia ( Porte d'Auguste eta Porte du Cadereau), baina nabarmena da bere kontserbazio egoeragatik. Cadereau atearen existentzia aurkitu baino lehen uste zenaren aurka, ez zuen Via Domitiarako bidea ematen Hispaniarantz; bigarren mailako bide baten sarbidea zen ordea. Dudarik gabe, mota horretako hainbat ate zeuden hirian, baina iraun duen bakarra da.

21. mendean, gurutzatzen duen kaleari ematen dio izena, Porte de France kaleari.

Erreferentziak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Porte de France (Nîmes)» artikulutik itzulia izan da, 2022-12-06 data duen 199274833 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-12-06 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Frantziako Atea (Nîmes) by Wikipedia (Historical)


Langue des articles




Quelques articles à proximité