Aller au contenu principal

Minimesko aintzira


Minimesko aintzira


Minimesko aintzira (frantsesez: Lac de Minimes) Parisko laku artifizial txiki bat da, XIX. mendean Vincenneseko basoan sortua.

Kokapena

Ibilgailu automotoreentzako debekatuta dagoen errepide zirkular batek inguratuta, Minimesko aintzira Vincenneseko basoko ipar-ekialdean dago, Fontenay-sous-Bois udalerritik ez oso urrun.

Deskribapena

6 hektareako eremua du aintzirak. Barruan hiru uharte ditu: Porte-Jaune, Nord eta Sud. Hiruretatik lehenengoan bakarrik sar daiteke zubi batetik, eta publikoari irekita dago; Napoleon III.aren garaian eraikitako txalet handi bat du. Beste bi uharteak, oso basotsuak, jendearentzat itxita daude. Eremu natural bakarra osatzen dute Paris hirian.

1866tik 1974ra, Marne ibaiko urak aintzira hau elikatu zuen, Gravelleko aintziran dauden 28,000 m3-ko biltegiari esker.

Historia

Minimesko aintzira, Jean-Charles Alphanden zuzendaritzapean eraiki zen, Vincennesen garapenean 1860ko hamarkadan.

Ekologia

Aintziran espezie ugari ikus daitezke, bereziki hegaztiak, publikoari itxita dauden uhartetan: Uroilo arrunta, Kopetazuri arrunta, Branta canadensis, Basahatea, Beltxarga arrunta, Murgil handia, Ubarroi handia, Koartza hauskara...

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz):Ibilbidearen proposamena.
  • Bideoa Youtuben.

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Minimesko aintzira by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



INVESTIGATION

Quelques articles à proximité