Aller au contenu principal

Torrespaña


Torrespaña


Torrespaña (Espainiako dorrea), Espainiako Madril hirian dagoen 231 metroko telebista dorrea da. Bertan, TVE, Telecinco eta Antena 3 bezalako telebista kateen Madril osorako antenak daude.

1982an Espainiak antolatutako munduko futbol txapelketa ospatzeko eraiki zen eta Cuatro Torres Business Areako etxe orratzak altxatu arte, Madrilgo eta Espainiako eraikinik garaiena izan zen.

TVE

Torrespaña, Prado del Rey estudioak eta Buñuel estudioak dira TVEk dituen eraikinak gaur egun.

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Torrespañaren urteurrenari buruzko albistea 20 minutos egunkariaren webgunean.

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Torrespaña by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



PEUGEOT 205

Quelques articles à proximité