Aller au contenu principal

GE Building


GE Building


GE Building, Ameriketako Estatu Batuetako New York hirian dagoen Art Déco estiloko bulego etxe orratz bat da. Guztira 259 metro eta 70 solairu dauzka, eta 1933an amaitu zuten eraikitzen. Rockefeller Center-eko eraikin nagusia da. Art Déco estiloko etxe orratz altu gehienek ez bezala, GE Building eraikinak ez dauka bere goialdea orratz batekin errematatuta.

1988ra arte, RCA Building izena zeukan, eraikineko erakunde garrantzitsuena Radio Corporation of America zelako. 1988an GE Building izena jarri zitzaion; hots, General Electric-ek RCA korporazioa berrerosi eta bi urte geroago.

GE Building New Yorkeko eraikin ospetsuen eta ezagunenetakoa da.

Associated Architects arkitekto taldeak diseinatu zuen.

"Top of the Rock": eraikinaren goialdeko behatokia

Eraikinaren goialdean behatoki bat dago, "Top of the Rock" deiturikoa. 75 milioi dolarreko zaharberritze-lanak egin ondoren, 2005eko azaroaren 1ean ireki zitzaion berriro ere publikoari. Behatokia diseinatuta dago transatlantiko baten kubiertarekin antzekotasuna izan dezan. Bisitariei New York hiriaren ikuspegi miresgarria eskaintzen die, Empire State eraikineko 86. solairuko behatokiarekin norgehiagokan.

Ikus, gainera

  • Ameriketako Estatu Batuetako eraikinik garaienen zerrenda

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Eraikinari buruzko informazioa.



Text submitted to CC-BY-SA license. Source: GE Building by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité