Aller au contenu principal

Camden


Camden


Camden (ingelesez: London Borough of Camden) Londresko udalerrietako (borough) bat da. 2015eko erroldaren arabera 241.100 zituen 21,8 kilometro koadroko azaleran. Udalerriko turismogunerik garrantzitsuena British Museum da, munduko laugarren museorik bisitatuena da eta Erresuma Batuko lehena. Honetaz gain Camden Towngo kale merkatu ezaguna ospatu ohi da, Camden Market.

Historia

1801 urterako jadanik baziren bertan hainbat parrokia eta guztien artean 96.795 biztanle osatzen zituzten. XIX mendean trenbidea iristearekin batera populazioak gora egin zuen eta 1891 urtean 376.500 biztanle ziren eta txabola auzo erraldoiak kentzeko lanari ekin zioten agintariek.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren londrestar ugarik erdigunetik atera eta inguruko auzoetara jo zuten eta Camden inguruan etxeak berreraiki ziren. Hurrengo urteetan ordea industriak behera egin zuen eta populazioa ere hamarkadaz hamarkada jeitsi egin zen, 1981 urteko erroldan 161.100 biztanle izateraino.

Udalerria bera 1965 urtean eratu zen Hampstead, Holborn eta St Pancras udalerriek bat egin zutenean. Izena Camden Townek ematen dio, historikoki erabili den izena baita.

Auzoak

Udalerria honako auzoek osatzen dute:

Ondasun nabarmenak

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Camden barrutiko kontseiluaren webgunea.


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Camden by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



ghbass

Quelques articles à proximité