Aller au contenu principal

Hackney


Hackney


Hackney (ingelesez: London Borough of Hackney) Londresko udalerrietako (borough) bat da. 2015ko erroldaren arabera 269.000 zituen 19,06 kilometro koadroko azaleran. City of London udalerriaren ipar-ekialdean dago.

Historia

Izenaren lehenengo aipamena XIII mendekoa da, garaiko agirietan Hakney (1231) eta Hakeneye (1242 eta 1294) eta "Hakaren uhartea" esan nahi omen du, izan ere Lea ibaiaren padura eremuan legokeen uharte batean sortu baitzen. Garai hartan ingurune basatia zen.

Monasterio baten lurrak izan ziren harik eta XVI mendean Koroak lurraldea konfiskatu zuen arte. Henrike VIII.ak jauregia eraiki zuen Lea ibaraien meandro batean, baina ordutik mantentzen den eraikin bakarra 1535an altxatutako Sutton House da, Sir Ralph Sadleir diplomatikoak egin zuena. Garai beretsukoa da Hackenyren armarrian agertzen den Saint Augustine dorrea, orduan eraikitako elizatik mantentzen den egitura bakarra. 1621ean hackney coach gurdia ezarri zen eta hurrengo mendeetan antzokiak eraiki ziren bertan biztanle bihurtu ziren nobleziarentzako. 1850 hamarkadan trenbidea iritsi zen.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren inmigrazio handia jaso zuen eta udalerria nabarmen handitu zen. Urbanizatzerakoan kontu handia izan zuten eta Londresko udalerri berdeena bihurtu zen, bertako 62 parke eta espazio irekiek 3'3 km²-ko azalera hartzen baitute.

Gaur egungo udalerria 1965 urtean sortu zen aurrez zeuden Hackney, Shoreditch eta Stoke Newington udalerriek bat egiterakoan.

Auzoak

Udalerria honako auzoek osatzen dute:

Ondasun nabarmenak

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Hackney barrutiko kontseiluaren webgunea.


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Hackney by Wikipedia (Historical)


Langue des articles




Quelques articles à proximité