Aller au contenu principal

10 Downing Street


10 Downing Street


Downing Street Londres erdialdeko kale bat da, Westminster Hiria barrutian kokaturik dagoena.

Bere berezitasuna, berrehun urtez ministro britaniarrak bere eraikinetan bizi izan direla da. Erresuma Batuko Lehen Ministroa eta Ogasun Ministroa (Chancellor of the Exchequer) bizi dira kale hontan. Downing Streeteko helbide famatuena 10 Downing Street da, Lehen diruzaintza Lord-a, eta, ondorioz, Lehen ministroa bizi delako (bi kargu hauek pertsona berak betetzen ditu). Kale hontako 11. zenbakian ogasun ministroa bizi delarik.

Downing Streeteko ateak

1989. urtean Downing Streeteko sarreran ate beltz, handi, metalikoak eraiki ziren Lehen Ministroa(momentu hartan Margaret Thatcher) eraso terroristen aurka babesteko, bereziki IRAren (Behin-behineko Irlandako Armada Errepublikarra) aurka.

Kanpo estekak

  • Webgune ofiziala

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: 10 Downing Street by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



INVESTIGATION

Quelques articles à proximité