Aller au contenu principal

Victoria and Albert Museum


Victoria and Albert Museum


Victoria and Albert Museum (euskaraz Viktoria eta Alberto museoa, sarritan V&A hizkiekin laburtua) Ingalaterrako Londres hiriburuan dagoen museoa da. Kensington eta Chelsea barrutiaren barnean dagoen South Kensington eremuan kokatzen da, Zientzia Museoaren eta Historia Naturalaren Museoaren ondoan dago. 2003an Europako urteko museoa aukeratua izan zen.

Erakundeak beste museo bat ireki zuen Dundeen (Eskozia) 2018an: V&A Dundee diseinu museoa.

Museoa

Apainketa arteei eta diseinuari buruzko munduko museo handienen artean kokatzen da, 4,5 milioi objetuz osaturiko bilduma finko bat duelarik. Viktoria I.a eta Alberto Printzearen omenezko izena darama, 1852an ireki zen, eta hainbat handitze eta eraldaketaren ondoren, gaur egun 51,000 m²-ko azalera eta 145 areto ditu.

Bilduma

  • Eskulturak: Museoko 26 galeriatan aurkitzen dira eta alabastro, brontze, boli edo igeltsuzkoak dira. Bereziki adierazgarriak dira Pizkundekoak (tartean Donatelloren Ascension) eta Rodinen 17 eskultura.
  • Keramika eta beira: 21 galeriatan aurkitzen dira. Europa, Ekialde Hurbila eta Ekialde Urrunekoak dira.
  • Altzariak: 37 galeriatan aurkitzen dira. Bereziki aipagarriak dira XVIII mendeko ale frantses eta ingelesak.
  • Urregintza: 22 galeriatan Europa eta Ekialde Hurbileko 35.000 piezatik gora daude ikusgai; metalezko kopak, dominak, armak, erlojuak...
  • Indiako artea: 1500 eta 1900 arteko artelan ugari daude ikusgai, oihalak, armak, beirak, margolanak, brontzeak, bitxiak...
  • Ehunak eta jantziak: 18 galeriatan zehar XVII mendetik gaur egun arteko moda azaltzen da.
  • Ekialde Urruneko artea: 8 galeriatan Txina, Japonia, Korea eta Asia hegoekialdeko artelanak agertzen dira; eskulturak, altzariak, jadeak, keramika, ehunak, armadurak...
  • Margoak, grabatuak, marrazkiak eta argazkiak: XVIII eta XIX mendeko margolan britainiarrak eta XVI eta XIX arteko margolaritza europarra.

Iruditegia

Informazio praktikoa

  • Helbidea: Cromwell Gardens, London SW7
  • Ordutegia: 10:00 - 17:45
  • Metro geltokia: South Kensington

Ikus, gainera

  • Albertopolis
  • South Kensington
  • V&A Dundee
Collection James Bond 007

Kanpo estekak

  • Viktoria eta Alberto museoaren webgune ofiziala (Ingelesez)

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Victoria and Albert Museum by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



ghbass

Quelques articles à proximité