Aller au contenu principal

Parisko 17. barrutia


Parisko 17. barrutia


Parisko 17. barrutia (frantsesez 17e arrondissement de Paris) Paris banatuta dagoen hogei barrutietako bat da. Sena ibaiaren eskuinaldean dago. Arrondissement des Batignolles-Monceaux izena ere badu, izen hau askorik erabiltzen ez den arren.

Mugakideak

Iparraldean Clichy eta Saint-Ouen udalerriak ditu, mendebaldean Neuilly-sur-Seine eta Levallois-Perret, hegoaldean 16. eta 8. barrutiak eta ekialdean 18.a.

Auzoak

Barrutia honako lau auzoetan banatua dago:

  • Ternes
  • Plaine-de-Monceaux
  • Batignolles
  • Épinettes

Historia

Egungo mugak 1860koak dira, Paris 20 barrutitan banatu zituen 1859ko ekainaren 16ko legeari jarraiki. Pereire anaiak izan ziren hirigune honen sustatzaile nagusiak.

Demografia

Ondasun nabarmenak

Collection James Bond 007

Kanpo estekak

  • Udalaren webgune ofiziala

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Parisko 17. barrutia by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité