Aller au contenu principal

Folies Bergère


Folies Bergère


Folies Bergère Parisko kabaret ospetsu bat da, IX. barrutian kokatua.

Historia

Dizdira gehien 1890 eta 1930 bitartean izan zuen. XX. mendearen amaieran, publikoa errebista ikuskizunez aspertuta zegoela eta, antzokia komedia musikaletarako, dantza taldeen ekitaldietarako etab erabiltzen hasi zen.

Parisko IX. barrutiko Richer kaleko 32. zenbakian kokatua, Plumeret arkitektoak operarako antzoki bezala eraiki zuen. Bere ateak 1869ko maiatzak 2an ireki zituen Folies Trévise izenarekin (handik gertu dagoen Trévise kaleagatik), bere ikuskizunen artean operetak, opera komikoak, musika herrikoia eta akrobaziak zeudelarik. Bere izena 1872an aldatu zuen Trévise dukearen kexuen ondorioz, honek ez baitzuen bere izena ikuskizunak eskaintzen ziren antzoki batekin lotuta ikusi nahi. Arazo hauek ekiditeko Bergère (artzaina) izena aukeratzen da, hau ere gertuko kale baten izena dena baina abizenekin lotuta ez dagoena.

Bere egungo fatxada 1930eko hamarkadakoa da, eta art déco estiloan egina dago.

Antzoki honek gustu herrikoi bat asetzen zuen, baina kutsu exotiko batekin, beste kultura batzuetako ohiturak erakutsiz, jantzi eta dekoratu oso konplexuekin eta, oso sarri begiamarruak. Lido eta Moulin Rougen lehiakidea izan zen, eta beste herrialde batzuetako enpresariak negozio honetan sartzeko inspiratu zituen. Horien artean Florenz Ziegfeld (Ziegfeld Follies) Estatu Batuetan, eta Kubako hiriburua den Habanako Tropicana bezalako kabaretentzako eredua izan zen.

Folies Bergèren lan egin zuten artistak

Honako hauek dira bertan lan egin zuten artistetako batzuk:

Bitxikeriak

Bertan ematen ziren ikuskizunen izenek beti zituzten hamairu hizki, antzokiaren izenak bezala. Zorte ona zekarrela zioten, ohiko sineskeriak kontrakoa dioe arren.

Informazio praktikoa

  • Helbidea: 32 Rue Richer, 75009
  • Geltokia: Cadet

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Folies Bergère by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité