Aller au contenu principal

Tour Montparnasse


Tour Montparnasse


Tour Maine-Montparnasse delakoa, Tour Montparnasse (Montparnasse dorrea) bezala ezaguna, Parisen dagoen etxe orratz da, 33 avenue de Maine helbidean (14. barrutia). Roger Saubot arkitektoak eraiki zuen eta gaur egun Frantziako etxe orratz] handiena da, 210 metroko altuerarekin.

La Défensen dagoen AXA dorrearen zaharberritzeak postu hori kenduko zion 2010. urtearen amaieran.

Historia eta deskribapena

1969 eta 1972 bitartean eraiki zen, antzinako Montparnasse geltokia egon zen tokian eta 1973an inauguratua izan zen. Egungo Montparnasse geltokia dorrearen parean dago, pixka bat hegoalderago. Montparnasse dorreak 210 metroko altuera du eta 59 solairu ditu (terraza bera barne). Jatetxe batek hartzen du 56. solairua. Terrazako eskutokiak bi minututan desmunta daitezke helikopteroek lur hartu dezaketen plataforma bihurtzeko. Bulegoek 52 solairu hartzen dituzte, 90.000 metro karratuko hedadurarekin. Bataz beste bertan 5.000 pertsonek lan egiten dute.

56. solairutik eta terrazatik (biak publikoarentzako irekiak) ikus daitekeen ikuspegiak dorre hau urtero 600.000 bisitari jasotzen dituen atrakzio turistiko bihurtzen dute.

Montparnasse dorrea merkatari gune bat, Lafayette Galerietako denda bat eta beste dorre txikiago batzuk hartzen dituen eraikuntza multzo baten barnean dago.

Dorrearen toki batzuetan, batez ere 15., 42., 57. eta 58. solairuetan amiantoaren presentzia zegoela 2005eko martxoan adierazi zen. Kutsadura hau kontu handiz garbitu behar da, bertan dauden osasunarentzako dagoen arrisku larriagatik.

Ikus, gainera

  • Frantziako eraikin garaienen zerrenda

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • (Frantsesez) Eraikinari buruzko webgunea.



Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Tour Montparnasse by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



INVESTIGATION

Quelques articles à proximité