Aller au contenu principal

Londresko zubia


Londresko zubia


Londresko zubia (ingelesez London Bridge) Erresuma Batuko Londres hirian dagoen zubi bat da. Tamesis ibaia zeharkatzen du, bestalde ibai honen ipar eta hego ertzetan dauden City of London eta Southwark auzoak lotzen ditu. Cannon Street Railway eta Tower Bridge zubien artean kokatzen da.

Historia

Jada orain dela 2.000 urte leku honetan zubi bat bazegoela. 46. urtean erromatarrek Tamesis ibaia zeharkatzen zuen egurrezko zubi bat eraiki zuten. Ordutik aurrera zenbatu ezinezko hainbat egurrezko zubi eraiki, erre, suntsitu eta berreraiki izan ziren. 1831an granitoz eraikitzako zubi bat inauguratu zen, 1902-1904 bitartean zabaldu eta 1924an bere mendebaldeko zatia urperatzen ari zela konturatu ziren.

Azkenik 1967-1972 bitartean gaur egungo zubia eraiki zuten.

2017ko ekainaren 3an atentatua izan zen bertan. Erasoak 7 hildako eta 48 zauritu eragin zituen, tartean erasotzaileak geldiarazten saiatu ziren armarik gabeko bi polizia ere.

Musika

London Bridge Is Falling Down ("Londresko Zubia erortzen ari da") sehaska edo haur kanta ezaguna zubi honi buruzkoa da.

Iruditegia

Kanpo estekak

  • Londresko zubiaren webgunea (Ingelesez)


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Londresko zubia by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



PEUGEOT 205

Quelques articles à proximité