Aller au contenu principal

Florentzia


Florentzia


Florentzia (italieraz Firenze) Italiako Toscana eskualdeko eta Florentziako probintziako hiriburua da.

Italiako zortzigarren hiria da, populazioaren arabera, eta Toscanako lehena: hiriguneak 382.258 biztanle ditu, 2017ko datuen arabera, eta inguru metropolitarrak, aldiz, 1.011.349 biztanle; Florentzia-Prato-Pistoia metropoli-eremuak, guztira, 1,5 milioi biztanletik gora ditu.

Bertako erdigune historikoa Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk 1982an. 1986an Europako kultura-hiriburua izan zen. Errenazimentu edo Pizkundearen sorlekutzat hartzen da, bai eta italiera hizkuntzarena ere, literaturan erabiltzen hasi zen hizkuntza florentziarrari esker. Artearen eta arkitekturaren sehasketako bat ere irizten zaio, eta munduko hiririk ederrenetako bat bere monumentu eta museo ugariei esker, hala nola Santa Maria del Fiore katedralea, Santa Croce basilika, Santa Maria Novella basilika, Uffizi Galeria, Ponte Vecchio, Piazza della Signoria, Palazzo Vecchio eta Pitti Jauregia.

Balio handiko ondare artistiko, literario eta zientifikoak utzi zituzten hiri honetako erdigune historikoan iraganeko jenioek, hala nola Petrarca, Boccaccio, Brunelleschi, Michelangelo, Giotto, Cimabue, Botticelli, Leonardo da Vinci, Lorenzo de 'Medici, Makiavelo, Galileo Galilei eta Dante Alighierik. Ondare historiko-artistiko, zientifiko, natural eta paisajistiko aberats horri esker, hiriko erdigunea eta haren inguruko muinoak "aire zabaleko museo"a dira.

Erdi Aroan, topagune artistiko, kultural, komertzial, politiko, ekonomiko eta finantzario garrantzitsua izan zen; aro modernoan, Toscanako Dukerri Handiaren hiriburua izan zen 1569tik 1859ra, Medici eta Lorrena familien gobernuarekin, eta estatu aberats eta modernoenetako bat bihurtu zen. Hiria Italia eta Europako historiaren funtsezko bidegurutze bat izan zen, hainbat gorabehera politikoren ondorioz, finantza eta merkataritza alorrean zeukan botereagatik eta kulturaren arlo guztietan lortu zuen ospeagatik. 1865ean, Italiako Erresumaren hiriburu izendatua izan zen (bigarrena, Turinen ondoren), eta 1871 arte mantendu zuen estatus hori, Risorgimentoaren amaiera markatzen duen urtera arte, hain zuzen.

Historia

Haren etruriar hasiera urrunetatik 1000 urtea arte, nekazari herrixka txiki bat baino ez zen izan, Erromatar Inperioaren, Italiako Ostrogodoaren, eta geroago Germaniako Erromatar Inperio Santuaren menpeko markeserri baten parte izan zena.

XI eta XII. mendeetatik aurrera, gauzak aldatu ziren: hiria, nahiz eta sarri herri-matxinadak eta Guelfi eta Ghibellini arteko barne-liskarrak jaso behar izan, aberastu egin zen eta gero eta garrantzi handiago lortzen joan zen. XII. mendean, aro komunala hasi zen eta Giotto eskolatik eta nazioarteko eskolatik, Boccaccio eta haren Decamerona eta gotikoko lehen gremio boteretsuak sortu ziren; baina ekonomia aldetik aro latsa izan zen, hiriak zituen 80.000 bizilagunetatik 25.000 galdu baitzituen, 1348ko Izurri Beltzak eraginda. Giovanni Boccacciok hiriko egoeraz hurrengo testigantza utzi zuen Dekamerona (1351-1353) idazlanean:

.

1434an, Cosme Medicirekin (Cosme Zaharra), Medici familiaren gobernua hasi zen, Toskanako hiriburua munduko arte, kultura eta finantzen gune bilakatu zuena. Medici familia (1434-1494, 1512-1527, 1530-1737) denboraldien artean hiria zuzendu zuen, hiria Pizkundearen sorterria (Florentziar Akademi Platonikoa) izan zen denboraldian, alegia.

Atzerritar potentziek Toskana okupatu eta gero, hiria Italiako Erresuma sortu berriaren hiriburua izan zen, 1865etik 1871 bitartera. Oraindik ere, eskualdeko hiriburu eta herrialdeko hiririk garrantzitsuenetarikoa da.

1966ko azaroaren 4an, euri-bisuts batzuen ondorioz, bere historiako uholderik gogorrena jasan zituen, Arno ibaiak 4.500 m³/s-ra heldu zenean Alde Zaharra urpean utzi zituelarik. Leku batzuetan, Santa Croce enparantzan esaterako, urek bost metroko garaiera hartu zuten. Handiak izan ziren ondare historikoak pairatutako kalteak, Ponte Vecchion, Duomon, Signorian-eta.

Klima

Ondasun nabariak

  • San Lorenzo basilikak, IV. mendean eraikitako elizak, gure garaietara heldu den forma XV. mendean jaso zuen, eta italiar Pizkundeko adibide garrantzitsuenen artean da. Filippo Brunelleschi Pizkundeko aitzindari eta maisuaren diseinua munta handikoa da. Hura ez zen basilikaren eraikuntzan gurutzatu zen azken maisua: Michelangelo Buonarrotik Leon X.aren enkarguz ekialdeko fatxadaren estaldura proiektatu zuen. Haren kostua zela eta, diseinua bertan behera utzi zen, eta egun ere, eliza estaldura gabe dago.
  • San Miniato al Monte basilika erromanikoa
  • Santa Maria del Fiore katedrala eta San Joan bataiategia

Kultura

  • Teatro Comunale.

Kirolak

  • ACF Fiorentina, futbol taldea.
Collection James Bond 007

Florentziar ospetsuak

  • Dante Alighieri (1265-1321), poeta.
  • Filippo Brunelleschi (1377-1446), arkitektoa.
  • Sandro Botticelli (1445-1510), margolaria.
  • Nikolas Makiavelo (1469-1527), politikari, filosofo eta idazlea.
  • Jacopo Sansovino (1486-1570), arkitektoa.
  • Jean-Baptiste Lully (1632-1689), musikagilea.
  • Oriana Fallaci (1929-2006), idazlea.
  • Tiziano Terzani (1938-2004), kazetaria.

Hiri senidetuak

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • (Italieraz) Firenzeko webgune ofiziala



Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Florentzia by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité