Royal Geographical Society —euskaraz, Erregeren Geografia Elkartea— 1830ean Londresen sorturiko geografia-elkartea da. Ezagutza geografikoak sakontzea eta zabaltzea da elkartearen helburua. Hori lortzeko, espedizioak finantzatzen ditu, eta aldizkariak argitaratzen (The Geographic Journal, The Geographical Magazine).
XIX. mendean hainbat espedizio antolatu zituen Amerikan, Australian, Afrikan (David Livingstone, Richard Francis Burton) eta Iparburuan. XX. mendean, R. F. Scotten Hegobururako espedizioa eta Edmund Hillaryren Everest mendirakoa, esaterako, Royal Geographic Societyk babestuta egin ziren.
Owlapps.net - since 2012 - Les chouettes applications du hibou