Aller au contenu principal

Parisko Behatokia


Parisko Behatokia


Parisko Behatokia (frantsesez: Observatoire de Paris) 1667an, tresna onez hornitua zegoen eta nabigaziorako mapak sortzea ahalbidetuko zuen behatoki astronomiko bat sortzeko proiektutik sortu zen. 1666an sortu zen Frantziako Zientzien Akademiaren gehigarri bezala.

Paper garrantzitsu bat du mendebaldeko astronomian. Bertan jaio ziren geodesia, meteorologia eta kartografia bezalako zientziak.

Parisko Behatokia gaur egun hiru tokitan dago: Parisen, Meudonen eta Nançayn.

Historia

Zientzialari ugarik eginiko presiopean, eta bereziki Adrian Auzoutenean, 1665ean Luis XIV.a Frantziakoari, gehiago itxoin gabe Zientzia eta Arteen Konpainia bat sortzeko eskatuz gutun bat idatzi ziona.

1666an sortu zuten erregea eta Jean-Baptiste Colberten artean Frantziako Zientzia Akademia. Bere lehen ekitaldian, urte horretako abenduak 22an, errege behatokia sortzea erabakitzen da, beranduago egungo Parisko Behatokia bihurtuko zena. Akademilari guztientzako biltzar eta esperimentaziogune bezala balioko zuen. Baina garai hartako Paristik nahiko urruti zegoenez soilik astronomoek erabiltzen zuten.

1667ko ekainak 21ean (udako solstizio eguna) Akademiako matematikariek, lurrean, egungo eraikina dagoen tokian, Claude Perrault mediku eta arkitektoak (Charles Perrault idazle ospetsuaren anaia zena, eta hau Colberten idazkaria) diseinatutako eraikinaren kokapena zehazteko behar ziren meridianoa eta gainontzeko beharrezko lerroak marraztu zituzten. Behatokiaren erdiko lerroak, ordutik, Parisko meridianoa definituko du. Jada 1669an, Colbertek Jean-Dominique Cassini deitzen du Behatokia zuzen zezan, eta honek eraikinean aldaketak egitea agintzen du.

Meudonen, Meudongo gaztelua zegoen tokian dago.

Cassinitarrak

Behatokia, honen lehen 125 urteetan Cassini familiak zuzendu zuen:

  • Jean-Dominique Cassini (Cassini I.a): 1669tik 1712ra. Azkar hedatzen du. Denbora honetan Behatokira ohi joaten diren astronomo handiak daude, Christian Huygens eta Ole Romer kasu beste batzuen artean. Jean Picardek bertan egiten du lurraren graduaren neurketa bat, hala geodesia sortuz.
  • Jacques Cassini (Cassini II.a). Aurrekoaren semea da, eta bere oinordeko bihurtzen da Behatokiaren zuzendaritzan 1712 eta 1756 artean. Behatokia, orduan, Zientzia Akademiak zuzentzen du, baina, ziatez, zuzendariak independentzia handia du.
  • Cesar François Cassini (Cassini III.a edo Cassini Thurykoa): Jean-Dominique Cassiniren biloba da, eta Behatokia 1756 eta 1784 artean zuzendu zuen. Garai honetan garatzen dira geodesia eta kartografia estudioak.
  • Jean-Dominique, Cassiniko kondea (Cassini IV.a), lehenaren birbiloba, Frantziar Iraultzaren erasoak jasaten dituena eta behatokia 1784tik aurrera zuzendu zuena. Monarkikoa da eta 1793an dimititu zuen.

Cassinitar guztiak oso presente egon ziren behatokian, baita bertan bizitzen egon ere.

Iraultzaren ondoren

Cassiniko kondeak dimititu ondoren, Frantziar Iraultzak nahiko baztertuta utzi zuen behatokia honek monarkiarekin zuen loturaren ondorioz. Tokia ere ikuskatzen da nahiko biolentziarekin, bertan armak eta janaria aurkitzea espero zutelarik, Behatokiko instalakuntzetan aurkitu ez zirenak. Dirua falta izango da garai honetan.

1795ean, dekretu batek behatokia Luzera Biltzarraren barnean hartzen du, honen misioa astronomiaren garapena delarik. Joseph Lalande, Jean-Dominique Cassini, Pierre Méchain eta Jean-Baptiste Joseph Delambre astronomoak taldekideak dira eta soldata bat jasotzen dute.

Hurrengo urteetan, zuzendari postua, bata bestearen atzean, honakoei emango zaie:

  • Lalande, 1795etik 1800era. Bere zuzendaritzapean behatokiak metro eta kilogramo neurrien estandarizazioan laguntzen du 1799ko abenduak 10ean. Bi neurri ereduak 1889 arte Behatokian egongo dira, urte horretan Sèvreseko Pisuen eta Neurrien Nazioarteko Bulegora pasako direlarik.
  • Pierre Méchain, 1800etik 1804ra
  • Jean-Baptiste Joseph Delambre, 1804tik 1822ra.

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Parisko Behatokia by Wikipedia (Historical)


Langue des articles




Quelques articles à proximité