Aller au contenu principal

Whitehall


Whitehall


Whitehall, Erresuma Batuko Londres hiriburuan dagoen kale eta eremu bat da, Westminster Hirian. Trafalgar Square plazatik Chelsea auzora doan A3212 errepidearen lehen atala osatzen du, eta plaza horretatik Parliament Square plazara doan hegoaldeko etorbide nagusia da.

Kale hau Erresuma Batuko Gobernuaren bihotzatzat jotzen da, bertan herrialde honetako goi aginte politikoaren egoitza nagusi ugari baidaude, tartean Defentsa Ministerioa, Horse Guards eraikina eta Barne Ministerioa.

Izena Whitehall jauregia zenatik datorkio, garai batean Henrike VIII.a Ingalaterrakoarengandik hasi eta Gilen III.a Ingalaterrakoa arte errege-egoitza izan zena.



Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Whitehall by Wikipedia (Historical)


Langue des articles




Quelques articles à proximité