Aller au contenu principal

Bagatelleko parkea


Bagatelleko parkea


Bagatelleko parkea Bois de Boulogne berdegunearen bihotzean (Paris) dagoen lorategi botaniko bat da. BAGA da parke horren instituzio botanikoko identifikazio kodea. Parisko 16. barrutian kokaturik dago.

Historia

Maria Antonieta eta Artoiseko Kondearen arteko apustu baten ondorioa da Bagatelleko parkea. Azken honek 1775.urtean hartu zuen finka eta hirurogeita lau egunetan sortu egin zen Bagatelle osoa. 1904.urtean parke munizipala sortu zen.

Bilduma

  • Arrosadia 1,200 kultibarrekin
  • Erraboilak 255 kultibarrekin
  • Lirioak 330 taxonekin
  • Pelargonium 87 subspeziekin eta 50 kultibarrekin
  • Ortua 130 aza subespeziekin
  • Nymphaea 75 kultibarrekin
  • Paeoniak 154 taxonekin
  • Aster 103 kultibarrekin

Kanpo estekak

  • Lorategiaren gunea BGCIn
  • Parc de Bagatelle sur Ville de París
  • Le parc de Bagatelle et ses fabriques

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Bagatelleko parkea by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité