Aller au contenu principal

Millennium Dome


Millennium Dome


Millennium Dome edota The Dome (euskaraz Milurtekoaren Domoa edota Domoa) Ingalaterrako Londres hiribuaren hego-ekialdean kokatutako Greenwich penintsulan dagoen kupula edo domo itxurako eraikin bat da, Tamesis ibaiaren alboan. Berez hasiera batean Millennium Experience ("Milurtekoaren Esperientzia) izena jaso zuen, bertan 3. milurtekoaren hasierako mundu osoko ikuskizun handiena ospatu baitzen.

Eraikina Richard Rogers arkitektoak diseinatu eta Sir Robert McAlpine eraikuntza konpainiak eraiki zuen, aldiz egitura Buro Happold ingeniaritza konpainiak eraiki zuen. Estalkia beira-zuntzez egina da. 2000ko urtarrilaren 1a eta abenduaren 31a bitartean eraikina jendeari ireki eta ikuskizuna martxan egon zen, bere garaian proiektua eta ikuskizun berak eztabaida politiko bizia piztu zutelarik. Gaur egun eraikin honetan The O₂ delakoa kokatzen da.

Ikuspegia

Kanpo estekak

  • The O₂ eraikinaren webgunea (Ingelesez)
  • Millennium Dome eraikina Structurae.de webgunean ikusgai (Ingelesez)

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Millennium Dome by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité