Aller au contenu principal

Chiyoda


Chiyoda


Chiyoda (japonieraz: 千代田区, Chiyoda-ku) Tokio hiriko 23 auzo berezi bat da. 2007ko erroldaren arabera Chiyodako 11'64 km²-tan 45.543 biztanle zeuden, honek Tokioko auzoen artean dentsitate txikiena duela erakusten du, 3.912 biztanle/km² baino ez.

Geografia

Tokioko Geltokitik mendebalderako lurrek osatzen dute eta bertan daude Enperadorearen jauregia, Japoniako Dieta Nazionala eta Japoniako Epaitegi Gorena.

Hainbat enbaxada ere badaude, besteak beste Erresuma Batukoa, Irlandakoa, Belgikakoa, Filipinetakoa eta Israelgoa.

Historia

Chiyoda auzoa 1947ko martxoaren 15ean eratu zen Kanda eta Kōjimachi auzoak elkartzean.

Ondasun nabarmenak

  • Kōjimachi:
    • Kōkyo, jauregi inperiala
    • Kokkai, Japoniako Dieta Nazionala
    • Yasukuni santutegia
    • Hibiya parkea
    • Kitanomaru parkea
  • Kanda:
    • Akihabara: Electric City, manga eta teknologia berrien eremua.
    • Kanda santutegia.


Iruditegia

Kanpo estekak

  • (Japonieraz)(Ingelesez) Chiyoda auzoko webgune ofiziala
Giuseppe Zanotti Luxury Sneakers

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Chiyoda by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité