Aller au contenu principal

Hibiya parkea


Hibiya parkea


Hibiya parkea (japonieraz: 日比谷公園, Hibiya Kōen) , Tokioko Chiyoda auzoan kokatua dagoen parkea da, Jauregi inperialeko lorategien ekialdean. 160.000 m²-tik gorako azalera dauka eta hainbat Ministerio eta hainbat Banketxeren egoitzak daude bertan.

Historia

Eremu hau Mōri eta Nabeshima leinuek okupatu zuten Edo Aroan, eta ondoren Meiji garaian maniobra militarrak egiteko erabili zen. 1903an azkenik parke publikoa bihurtu zen.

Eraikinak

1929an altxatu zuten parkeko eraikinik ezagunena, adreilu gorrizko Shisei Kaikan eraikin gotikoa. Berau zen Domei Tsushin Estatuko komunikazio zerbitzuaren egoitza.

Gaur egun hainbat ministerio daude bertan, Ingurugiro Ministerioa, Osasun eta Lan Ministerioa eta Justizia Ministerioa hain zuzen ere. Banku batzuen egoitzak ere badaude bertan.

Kultura

Nissay Antzokiak opera emankizunak egiten ditu, baina parkean aire librean ere izaten dira kontzertuak.

Iruditegia

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Hibiya parkea by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



ghbass

Quelques articles à proximité