Aller au contenu principal

Hannover


Hannover


Hannover Alemaniako Saxonia Beherea estatu federaleko hiriburua da, Leine ibaiaren eta Mitteland kanalaren ondoan kokatua. Hiriak ospea du unibertsitateagatik, mediku-eskolagatik, nazioarteko aireportuagatik eta zoo handiarengatik.

Etimologia

Erdi Aroan Leine ibaiaren hegoaldeko ertzean sortu zen hiriak Honovere zuen izena, zeinak "ibaiertz garaia" esan nahi duen.

Geografia

Banaketa administratiboa

Hiria honako barrutiek osatzen dute:

Klima

Historia

Erdi Aroa

Hanover hasiera hartan herri txikia zen, arrantzaleak eta ferriak izanik bertako adierazgarriak, baina iparreko ordokiaren eta erdialdeko mendien artean egonik, XIII mendean bidegurutze eta merkataritzagune nagusi bihurtu zen. Alde batetik Leine ibaiak Hansa Ligako hiria zen Bremenekin lotzen zuen eta bestetik Harz mendiak ekialde-mendebalde zeharkatzen zituen trafiko guztia bertatik pasatzen zen. Era berean Rhin, Ruhr eta Saar ibarretarako ate nagusia ere bihurtu zen. Harz mendietatik zilarra eta burdina etortzen hasi ahala hiria nabarmen aberastu zen eta eliza eta harresiak eraiki ziren XIV mendean.

Aro modernoa

Brunswick-Lüneburgeko dukeak bere egoitza Brunswicketik Hannoverrera aldatu zuen. Dukeak 1692an Germaniako Erromatar Inperio Santuaren Printze-hautesle titulua eskuratu zuen eta dukerriak aurreko izena mantendu bazuen ere "Hannoverko hauteserri" gisa ezagutzen zen. Horrela, 1708ko Dieta Hannoverren izan zen. Hannoverko Etxea sortu zen eta bertako Jurgi I.a Britainia Handiko errege bihurtu zen, Hannoverko hautesle nagusi ere bazelarik. Dinastia berria hasi zuen Britainia Handian eta bere ondorengoak 1801etik aurrera Erresuma Batua eta Irlandako enperadore bihurtu ziren. Hala ere aipatu beharra dago Hannover eta Erresuma Batuko koroak elkartu zirenetik errege-erreginak ez zirela Hannoverren egon izan.

XIX mendea

Elbako Itunari esker, Napoleonen 30.000 soldadu frantziarrek okupatu zuten hiria. Hannoverko soldaduek Erresuma Batura egin zuten ihes baina 1815ean Waterlooko guduan izan ziren. Vienako Batzarrean Hannoverko Erresuma eratu zen. Une horretatik aurrera Hannoverrek hazkunde handia izan zuen, Leine ibaiaren beste ertza ere populatzera iristeraino. Britainiar eta Hannoverko koroaren arteko batasuna 1837an amaitu zen, Gilen IV.a Erresuma Batukoak alaba bakarra izan baitzuen (Viktoria Erregina), eta Hannoverko koroan Lege Salikoa izanik Viktoriak ezin baitzuen bertan gobernatu.

Prusiak eskuratu zuen Hannover 1866an, hannovertarrek agintari berriak onartu ez bazituzten ere. Baina Prusiak eragin ona izan zuen negozioetan, izan ere merkatu librea ezarri baitzuen, bai eta zaldizko tranbiak (1872) eta tranbia elektrikoak (1893) ekarri ere. Guzti honi esker Hannoverren populazioa 1871 eta 1912 artean 87.600 biztanletik 313.400ra igo zen.

XX mendea

1937an Naziak nagusitu ziren Hannoverren. 1938an bertako juduak (poloniar jatorrikoak) Poloniara bidali zituzten, tartean Grynszpan familia, baina Poloniako Gobernuak ez zituen onartu. Mugan gelditu ziren beraz, Poloniako Gurutze Gorriaren laguntza baino ez zutela. Grynszpan familiako semea Parisen zegoen gertatutakoa jakin zuenean, Alemaniara itzuli eta mendekuz Ernst vom Rath diplomatikoa erail zuen. Hilketa hau aitzaki hartuta naziek Kristal hautsien gaua (Kristallnacht) bultzatu zuten, herrialde osoan ehundaka sinagoga erre zituztelarik.

Oraindik hirian zeuden juduak ghettotan sartu zituzten 1941ean eta batzuk Rigara bidali ere bai. 1945ean Estatu Batuetako armadak Hannover hartu zuenean 1938an hirian zeuden 4.800 juduetatik ehun baino ez zituzten aurkitu. Bigarren Mundu Gerra bukatzean britainiarren okupazio eremuan gelditu zen eta hauek Saxonia Beherea estatuaren hiriburu izendatu zuten.

Ondasun nabarmenak

Bigarren Mundu gerran bonbaketa latzak jasan zituen eta hiriaren erdialdearen %90a suntsitua izan zen eta gerra ostean berreraikuntza lanak hasi ziren.

  • Udaletxe berria (Neues Rathaus): 1901 eta 1913 artean eraikitako udaletxearen kupula berdeak 98 metrotako garaiera hartzen du, hiriaren ikuspegi ederrak dituelarik.
  • Lorategiak (Herrenhäuser Gärten): Hannoverrek daukan ondasunik adierazgarrienak dira. Lorategi handiak (Grosser Garten), Mendiko lorategiak (Berggarten) eta Jurgiren lorategiak (Georgengarten) osatzen dute.
  • Hannoverko zoologikoa: 1865ean sortu zen eta gaur egun 237 espezietako 3414 animalia daude bertan.
  • Merkatuko eliza (Marktkirche S. Georgii et Jacobi): XIV mendeko eliza gotikoa, 1952an berreraikia. Alde zaharreko eliza nagusia da.
  • Waterloo zutabea: Waterlooko guduaren omenezko zutabea da.

Ekonomia

Hirian ekonomia jarduera garrantzitsuak dira kimika industriak (pneumatikoak, petrolio findegia), oihalgintza (kotoia), mekanika industriak (automobilak, kamioiak) eta elikadura alorrekoak.

Collection James Bond 007

Kirolak

Hiriko futbol talde nagusia Hannover 96 da. Bi aldiz irabazi du Bundesliga (1938 eta 1954) eta behin Alemaniako Kopa (1992). Alemanian sorturiko lehenengo rugby taldea ere bertakoa da, DRC Hannover, eta Alemaniako talde onenetakoa da, zazpi liga eta hiru kopa irabazi baititu.

Hannoverko kirol ekintza handiena Hannoverko marathoia da, 11.000 parte hartzaile inguru izaten ditu eta 200.000 ikusle inguru.

Erakusketak

Hannover munduko erakusketa hiri handienetakoa da. Urtean zehar 60 nazioarteko erakusketa izaten ditu. Denetan famatuena CeBIT da, teknologia berrien erakusketa erraldoia.

Bertan ospatu zen 2000ko Erakusketa Unibertsala (EXPOa) ere.

Hiritar ezagunak

  • William Herschel (1738-1822), astronomoa
  • Caroline Lucretia Herschel (1750-1848), astronomoa
  • Carl Louis Ferdinand von Lindemann (1852-1939), matematikaria
  • Otto Fritz Meyerhof (1884-1951), fisiologoa
  • Hannah Arendt (1906-1975), politika ikerlaria
  • Karl Krolow (1915-1999), idazlea
  • Jürgen von Beckerath (1920- ), egiptologoa
  • Klaus Meine (1948- ), musikaria
  • Ernesto Hanoverkoa (1954- ), aristokrata

Hiri senidetuak

Hannover ondorengo hiriekin senidetuta dago:

  •  Bristol (Erresuma Batua)
  •  Perpignan (Frantzia)
  •  Erruan (Frantzia)
  •  Blantyre (Malawi)
  •  Poznań (Polonia)
  •  Hanover Park (AEB)
  •  Hiroshima (Japonia)
  •  Leipzig (Alemania)

Erreferentziak

Demografia

Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.


Kanpo estekak

  • Hannoverko Udalaren webgune ofiziala



Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Hannover by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



INVESTIGATION

Quelques articles à proximité