Aller au contenu principal

World Trade Center


World Trade Center


World Trade Center edo Dorre Bikiak (ingelesez: Twin Towers) Manhattango (New York) etxe orratz famatuak izan ziren. Minoru Yamasaki arkitektoak eta Leslie E. Robertson ingeniariak egin zuten eraikuntza proiektua 1961ean. Munduko eraikinik altuenak izan ziren 1972etik 1973era arte. Urte hartan Sears Dorreak altueran gainditu zien.

2001ean desagertu egin ziren mundua zur eta lur utzi zuen atentatu baten bidez.

Historia

  • 1961ean lehendabiziko planoak aurkeztu zituzten.
  • 1973ko apirilaren 4an inauguratu zituzten.
  • 1975eko otsailaren 13an sutea hartu zuten dorrek.
  • 1993ko otsailaren 26an bertan bonba bat ipini zuten.
  • 2001eko irailaren 11n talde suizida batek gidatutako bi hegazkinek talka egin zuten dorreen aurka, biak ala biak guztiz suntsituz. Ia 3.000 hildako eragin zuen Al-Qaedak egindako atentatu honek.
  • 2002an dorreak berreraikitzeko nazioarteko lehiaketa bat antolatu zen. Daniel Libeskind arkitektoak irabazi zuela jakin zen 2003an.

Eraikinak

World Trade Center merkataritza-gune erraldoia zazpi eraikinetan banatuta zegoen. Eraikuntza multzoko bi eraikin nagusiak Ipar Dorrea (1 WTC), Telekomunikazioen antena kontuan hartuta 527 metro zituena eta kontuan hartu gabe 417 metrokoa, eta Hego Dorrea (2 WTC), 415 metroko garaiera zuena.

Eraikin multzoaren erdian plaza bat zegoen, Austin J. Tobin Plaza izenekoa, 7 eraikinez inguratua. Plazaren azpian The Mall at the World Trade Center merkataritza-gunea zegoen. Bi dorreen artean Marriott World Trade Center (3 WTC) hotela zegoen. Plazan 4 WTC, 5 WTC eta 6 WTC eraikinak zeuden. Plazatik kanpo, baina bi zubirekin lotua, 47 solairuko 7 WTC eraikina zegoen.

Dorre biki biak 110 solairu zituzten, 3 WTC-ak 22 solairu, 4 eta 5 WTC-ak 9 solairu zituzten, 6 WTC-ak 8 solairu eta 7 WTC-ak 47 solairu zituen.

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) WTC-ren webgunea



Text submitted to CC-BY-SA license. Source: World Trade Center by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité