Aller au contenu principal

Queens


Queens


Queens New Yorkeko (AEB) auzorik handiena eta bigarren populatuena da, Brooklynen ondoren. Izan ere, 2.256.576 biztanle zituen 2005ean.

Hiriko ekialdean dago kokatuta.

Kirolak

New York Mets beisbol taldearen estadioa auzo honetan dago. Bestela, USTA Billie Jean King National Tennis Centerrean urtero AEBetako Irekia izena daraman tenis norgehiagoka antolatzen da bertan.

Aireportuak

New York hiriko bi aireportu nagusiak, La Guardia Aireportua eta John F. Kennedy Aireportua Queens-en daude.

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Queens by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité