Aller au contenu principal

Bastillako plaza


Bastillako plaza


Bastillako plaza (frantsesez: Place de la Bastille) Frantziako Paris hiriburuan dagoen plaza bat da. 4., 11. eta 12. barrutietan kokatua dago. Bertan Bastilla gotolekua zegoen, honek ematen dio izena.

Historia

Bastilla gotolekua 1370 eta 1383 artean eraiki zen Karlos V.a errege zela. XVII mendean Richelieu kardinalak presondegi bihurtu zuen. Preso politikoentzako gartzela zen nagusiki baina baziren erlijio-presoak eta idazle iraultzaileak ere. 1789ko uztailaren 14an Bastillaren Hartzean guztiz suntsitua izan zen.

1792ko ekainaren 16an askatasuna ospatzeko plaza bihurtu zen. 1808an Napoleon Bonapartek 24 metrotako garaierako elefante baten eskultura ezarri zuen. Victor Hugo idazleak bere Miserableak obran aipatzen du. 1846an elefantea kendu zen. Luis Filipe I.ak 1840an Uztaileko Zutabea (Colonne de juillet) ezarri zuen erdian.

Iruditegia

Informazio praktikoa

  • Geltokia: Bréguet - Sabin

Kanpo estekak

Collection James Bond 007


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Bastillako plaza by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



ghbass

Quelques articles à proximité