Aller au contenu principal

National Gallery


National Gallery


National Gallery edo Galeria Nazionala Londresko arte museoa da, Trafalgar Square plazaren iparraldean kokatua dagoena. 1250 eta 1900. urteen arteko margolan europarrak ditu ikusgai, Erresuma Batuko arte bildumatik jasotakoak. Ohiko bilduma, 2.3000 margolanez osatua, estatu britainiarrarena da, eta hortaz, sarrera publikoa da. Erakusketa bereziak daudenean baino ez da sarreragatik ordaindu behar. Sei milioi bisitaritik gora izaten ditu urtero, Erresuma Batuko bigarren bisitatuena da eta munduko laugarrena.

Historia

Londresko National Gallerya izen handiko museoa bilakatu da mundu mailan, 1824an fundatu zenetik, hain zuzen ere. Hasiera batean museoaren estreinako zuzendaria izandakoaren lanak erakusten ziren bertan (Sir Charles Lock), baina dohaintza pribatuekin handitzen joan zen galeria. Bere tamaina oso handia ez izan arren, Europako beste museo batzuekin alderatuz gero, Louvrea kasu; Artearen Historiako margolan asko erakustegatik bereizten da National Gallerya, garai askotako lanak aurkitu daitezkeelako bertan. Hasiera batean, arte italiar eta holandarrean oinarrituta zegoen museoa, baina apurka-apurka beste arte batzuetara ere egokitu zen.

National Gallery hiru eraikin desberdinetan egon da. Oraingo edifizioa William Wilkinsek hasi zuen, eta zabalkuntza prozesu ugari izan ditu. 2002 eta 2006 urteen artean, Charles Saumarez Smith izan da museo honen arduradun nagusi.

Lan nabarmenak

  • Erdi Aroko ingelesa edo frantziarra: Wiltongo diptikoa
  • Paolo Uccello: San Romanoko gudua
  • Piero della Francesca: Jesukristoren bataioa
  • Jan van Eyck: Arnolfinien erretratua
  • Giovanni Bellini: Leonardo Loredan doxaren erretratua
  • Gentile Bellini: Mehmed II.a sultanaren erretratua
  • Sandro Botticelli: Venus eta Marte
  • Leonardo da Vinci: Harkaitzetako Ama Birjina, Ama Birjina eta Umea Santa Anarekin eta San Joan Batailatzailearekin
  • Michelangelo: Hileta, Manchesterko Madonna
  • Rafael: Julio II.a aita santuaren erretratua, Krabelinetako Ama Birjina, Monden gurutziltzaketa
  • Tiziano: Bako eta Ariadne, Diana eta Akteon, Akteonen heriotza, Vendramin familiaren erretratua
  • Hans Holbein Gaztea: Enbaxadoreak
  • Agnolo Bronzino: Venusen garaipenaren alegoria
  • Caravaggio: Muskerrak hozka egindako mutikoa, Emmausko afaria, Salome Joan Batailatzailearen buruarekin
  • Pieter Paul Rubens: Pailleko kapera, Parisen epaiketa (bi bertsi), Paisaia Het Steen-ekin
  • Nicolas Poussin: Bakanal bat, Paisaia suge batek hildako gizonarekin
  • Diego Velázquez: Ispiluko Venus
  • Anthony van Dyck: Karlos I.aren erretratua zaldi gainean
  • Claude Lorrain: Sabako erreginaren itsasoratzea
  • Rembrandt: Belsasarren oturuntza
  • Salvator Rosa: Filosofia
  • Johannes Vermeer: Emakume bat birjinal aurrean
  • Canaletto: Estropada bat Ubide Handian, Harginaren etxartea
  • William Hogarth: Ezkontza bat egungo modan
  • George Stubbs: Whistlejacket
  • Thomas Gainsborough: Andrews jauna eta andrea
  • Joseph Wright of Derby: Esperimentu bat txori bat aire ponpa batean sartuta
  • J. M. W. Turner: Fighting Temeraire atoian eramanda, Euria, lurruna eta abiadura
  • John Constable: Belar-gurdia
  • Eugène Delacroix: Ovidio esziten artean
  • Paul Cézanne: Bainulari handiak
  • Claude Monet: Igebelarreko urmaela, Tamesis Westminster azpian
  • Pierre-Auguste Renoir: Euritakoak, Senako ontziak
  • Henri Rousseau: Ekaitz tropikaleko tigrea
  • Vincent van Gogh: Ekiloreak, Van Gogh-en aulkia, Galsoro bat nekostekin
  • Georges Seurat: Asnières-ko bainulariak

Informazio praktikoa

  • Helbidea: Trafalgar Square, WC2N 5DN
  • Museoaren ordutegia: larunbatetik ostegunera 10:00-18:00, ostiraletan 10:00-21:00
  • Metro geltokia: Charing Cross

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz)(Ingelesez) Webgune ofiziala
Giuseppe Zanotti Luxury Sneakers

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: National Gallery by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité