Aller au contenu principal

Liriako jauregia


Liriako jauregia


Liriako jauregia Espainiako Madril hiriburuan dagoen jauregi bat da. Alba Etxearen Madrileko egoitza da, bai eta euren artelan bilduma itzela eta artxibo historikoarena ere.

Kokalekua

Erdialdea barrutiko Printzesa kalearen 20. eta 22. zenbakietan dago.

Izena

Izena Carlos Bernardo Fitz-James Stuart y Silva, Liria eta Jéricako IV. dukea zena, Valentziako probintzian dagoen Llíria udalerrian jaio zelako du.


Historia

Jauregiaren eraikuntzan Louis Guilbert eta Ventura Rodríguez arkitektoek parte hartu zuten, baina eraikuntzaren bultzatzaileak ez ziren Alba de Tormesko Etxeko senideak izan, britainiar jatorriko Berwickeko dukeak baizik. Hamarkada batzuk geroago izan zen jauregia Albako Etxearen egoitza bilakatu zen garaia, hain zuzen ere, Berwick Etxearekin ezkontza bidez elkartu zenean.

1767an jauregia eraikitzen hasi ziren, baina 1771an hainbat urtetako atzerapenak jasaten ari zen. Gainera eraikinaren zenbait akatsen ondorioz, nahiz arkitektoraren gain zeuden diru xahuketaren susmoak zirela-eta, ordurarte eraikuntza lanen arduraduna zen Louis Guilbert frantziarra kaleratua izan zen. Ventura Rodríguez arkitektoak ordezkatu eta akatsak zuzendu ondoren, 1785ean jauregia eraikitzez amaitu zen.

1905ean Edwin Lutyens arkitektoak zenbait eraldaketa egin zizkion, baina 1936an eraikinaren barnealdea kiskaldu zuen suteak susntsitu zituen. Ondoren, ingeles arkitektoaren diseinuei jarraituaz jauregia zaharberritua izan zen.

Artelan nabarmenak

Ikus gainera

  • Arbaizenea jauregia, Donostia, Euskal Herria
Collection James Bond 007

Kanpo estekak

  • Albako Etxea Fundazioaren webgunea (Gaztelaniaz)
  • Liriako jauregia. Madrilgo Arkitektoen Eskola (Gaztelaniaz)
  • Liriako jauregia. Monumentamadrid.es (Gaztelaniaz)



Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Liriako jauregia by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



INVESTIGATION

Quelques articles à proximité