Aller au contenu principal

Debodeko tenplua


Debodeko tenplua


Debodeko tenplua Espainiako Madril hiriburuan dagoen Antzinako Egiptoko monumentu bat da.

Kokalekua

Moncloa-Aravaca barrutiko Espainia plazan dago, Rosales Margolariaren pasealekuaren alboan, eta Pio Printzea Mendia izeneko gain batean.

Historia

2.200 urte inguruko antzinakotasuna du, bere erdialdeko zatia Ptolomeo IV.a faraioaren garaian eraiki zen, eta ondoren, K.a 200-180 urte inguruan Meroeko Adikhalaman numibiar erregeak apainduarazia, eta Amon Debodekoa (Kush hizkuntzaz Amani) eta Isis jainko-jainkosei sagaratua.

1968an Egiptok Espainiari egindako oparia da, Unescok Aswango urtegiaren eraikuntzaren ondoriozko Nubiako monumentuak salbatzeko nazioarteko kanpaina tarteko. ;agusiki Abu Simbel berreraikitzen lagundu zion Espainiako Estatuakk Egiptori eta emandako laguntzaren trukean eraldatu zen tenplu hau Madrilera. Tenplu honetaz gain, Egiptok beste hiru tenplu oparitu zituen: AEBei Dendurko tenplua (gaur egun Metropolitar Arte Museoa, New York), Herbehereei Ellesiyako tenplua (gaur egun Leidengo Antzinaroko Museoa, Leiden) eta Italiari Taffako tenplua.

Kanpo estekak

  • Debodeko (Gaztelaniaz)

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Debodeko tenplua by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité