Aller au contenu principal

Segoviako zubia


Segoviako zubia


Segoviako zubia, antzina Segoviar zubia deitua, Espainiako Madril hiriburuan dagoen zubi bat da. Manzanares ibaia zeharkatzen du eta gaur egun arte osorik iritsi den hiriko zubirik zaharrena da.

Kokalekua

Arganzuela barrutiko Imperial auzoko Segovia kalean dago.

Historia

Filipe II.a Espainiakoak bere arkitekto gogokoena zen Juan de Herrerari eraikitzeko agindu eta 1582–1584 artean eraiki zen. 1648an José de Villarreal arkitektoak goialdeko taularen konponketa lanak zuzendu zituen. Urte berean, Teodoro de Ardemans arkitektoak multzoari ikusgarritasun gehiago emateko asmoz ate apaingarri bat gehitu zion.

1936an, Espainiako Gerra Zibila zela eta, errepublikarrek Yagüe jeneralaren gudaroste faxista hirian sar ez zedin zubia suntsitu zuten. Gerra ondorenean katorrizko diseinuari eraldaketa batzuk eginez berreraikia izan zen.

Kanpo estekak

  • Segoviako zubia. Monumentamadrid.es (Gaztelaniaz)

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Segoviako zubia by Wikipedia (Historical)


Langue des articles




Quelques articles à proximité