Aller au contenu principal

École Militaire


École Militaire


École Militaire (euskaraz Eskola Militarra) Frantziako Paris hiriburuan dagoen eraikin militar multzo bat da. Parisko 7. barrutian dago, Marteren Zelaiaren hego-ekialdean.

1750ean, Austriako Ondorengotza Gerraren ondoren, Luis XV.a Frantziakoak Maurizio Saxoniakoaren iradokizunez eta Madame de Pompadour eta Joseph Paris Duverney finantzariaren babesaz eraikiarazi zuen. Eskolaren helburua familia txiroen semeei ofizial kadeteak izateko hezkuntza militarra irakasteko akademia militarra izatea izan zen. 1784an akademiak eskolako ikasle ospetsuena izango zen Napoleon Bonaparte izeneko korsikar gazte baten sarrera onartu zuen.


Kanpo estekak



Text submitted to CC-BY-SA license. Source: École Militaire by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



ghbass

Quelques articles à proximité