Aller au contenu principal

Aisne ibaia


Aisne ibaia


Aisne ibaia Frantzia ipar-ekialdeko ibaia da. Oiseren ibaiadarra da, eta azken hau, Sena (frantsesez Seine) ibaiarena. Aisne ibaiak ematen dio izena Aisne departamentuari.

Iturburua

Aisne ibaiaren iturburua Argonneko basoan dago, eta 280 kilometroko ibilaldiaren ondoren, Oise ibaira isurtzen da, hurrengo departamenduak zeharkatu ondoren: Meuse, Marne, Ardenak, Aisne eta, azken zatian, Oise.

Arroa

Bere arroak 7.752 kilometro koadroko lurraldea hartzen du. Ibai nabigagarria da.

Ibilbideko herri garrantzitsuenak

Bere ibilbidean zehar igarotzen dituen herririk garrantzitsuenetako batzuk Sainte-Menehould, Vouziers, Rethel, Soissons eta Compiègne dira.

Hidrologia

Ibaiadarrik garrantzitsuenak:

  • Aire ibaia
  • Suippe
  • Vesle

Kanpo estekak

Collection James Bond 007

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Aisne ibaia by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



INVESTIGATION

Quelques articles à proximité