Aller au contenu principal

Palace Theatre (Londres)


Palace Theatre (Londres)


Palace Theatre Londresen dagoen antzoki bat da, Soho auzoan dagoena, Westminster Hirian.

Kokapena

Londres erdigunean kokaturik dago, Shaftesbury Avenue eta Charing Cross Road kaleek bat egiten duten Cambridge Circus bidegurutzean.

Historia

Richard D'Oyly Carte opera ekoizleak agindu zuen antzokia eraikitzea 1880 hamarkadan. Thomas Edward Collcutt izan zen eraikina diseinatu zuen arkitektoa eta 1891 urtean ireki zituen ateak Royal English Opera House izenarekin. Lehenengo aurkeztu zen lana Arthur Sullivanen Ivanhoe opera izan zen. 160 emanaldi egin ondoren Richard D'Oyly Cartek ez zuen beste lanik plazaratzerik lortu eta saldu egin behar izan zuen antzokia.

Musika areto bihurtu zen orduan eta Palace Theatre of Varieties izena hartu zuen. 1897an filmak eskeintzen ere hasi zen. 1922an Marx anaiek Broadwayen zituzten lanek bilduma bat eskaini zuten.

Errekorrak

  • The Sound of Music: 1961 urtean hasi eta 2.385 emanaldi egin zituen.
  • Jesus Christ Superstar: 1972 eta 1980 artean izan zen taulan.
  • Les Misérables: Musikal honek 19 urte egin zituen antzokian (1985-2004)

Iruditegia

Informazio praktikoa

  • Metro geltokiak:
    • Tottenham Court Road
    • Leicester Square

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) [Webgune ofiziala]

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Palace Theatre (Londres) by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



ghbass

Quelques articles à proximité