Aller au contenu principal

South Kensington


South Kensington


South Kensington Ingalaterrako Londres hiriburuko auzo bat da. Kensington eta Chelsea eta Westminster Hiriaren artean kokatzen da eta 3'9 km²-ko azalera dauka.

Kokapena

Ez da erraza auzoaren mugak definitzea, baina gutxi gorabehera honako eremu hauek biltzen ditu:

  • Albertopolis
  • South Kensington metro geltokiko merkatal eremua
  • Gloucester Road metro geltokiko auzunea

Historia

XIX menderarte Londresko nekazal eremu nagusia izan zen. Ipar-ekialdean dagoen Hyde Parken Nazioarteko Erakusketa arrakastatsua egin zen 1851 urtean eta Alberto Printzearen aholkuz Erakusketaren Errege Batzordeak lur eremu hau erosi zuen eta bertan ezarri ziren Londresko hezkuntza eta kultur instituzio nagusiak.

Berehala hasi zen South Kensington urbanizatzen, 1868an metroa iritsi zenean bereziki.

Ondasun nabarmenak

Biztanle ezagunak

  • Francis Galton (1822-1911), zientzialaria
  • James Matthew Barrie (1860-1937), idazlea. Peter Pan eleberriaren egilea.
  • Helen Beatrix Potter (1866-1943), idazlea
  • Virginia Woolf (1882-1941), idazlea
  • Francis Bacon (1909-1992), irlandar margolaria
  • Benny Hill (1924-1992), aktore eta umorista
  • Isaiah Berlin (1909-1997), Letonian jaiotako filosofoa

Informazio praktikoa

  • Metro geltokiak:
    • South Kensington
    • Gloucester Road

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: South Kensington by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité