Aller au contenu principal

Camden Market


Camden Market


Camden Market Londres iparraldeko Camden udalerrian kokatzen den merkatu ezaguna da. Artisau produktuak, jantziak, artelanak eta janari azkarreko postuak aurkitzen dira. Asteburu bakoitzean 100.000 bisitari inguru izaten ditu.

Merkatuak

Camden merkatuaren barnean sei eremu bereizten dira. 2014an Teddy Sagi aberats israeldarra Camden Market erosten hasi zen eta 2015eko martxorako lau eremuren jabe zen.

Camden Market Lock

Regent's Canal ubidearen inguruan kokaturik dago. 1970 hamarkadan erabiltzeari utzi zitzaion eta 1976an bertako biltegiak eta ubideari loturiko gairenako eraikinak merkatu bihurtu ziren. Hasiera batean artisautza nagusitu zen eremuan baina denborak aurrera egin ahala liburudendak, bigarren eskuko jantziak eta bitxidendak ere azaldu dira. 1991 urtean hiru solairutako eraikina altxatu zen. John Dickinson arkitektoak diseinatu zuen.

Stables Market

Pickfords ikuiluetan ezarritako merkatua da, trenbidearen azpiko arkuak ere hartu dituena. Ikuilu hauetan ubideko ontziei tiraka aritzen ziren zaldiak gordetzen ziren eta zaldien ospitalea ere bazen. Etxerako apaingarriak, kutsu etnikoa duten itemak, bigarren eskuko produktuak eta XX mendeko zaharkinak aurkitu daitezke bertan.

Camden Lock Village

Camden Market Lock-etik hasi eta ekialdeko ubide ertza hartzen du. 2008 urtean suak suntsitu zuen baina guztia berriztu eta 2009ko maiatzean ateak ireki zituen berriz. 2015 urtean itxi egin zen birmoldatu eta Hawley Wharf bihurtzeko.

Camden High Street

Camden Town herriko kale nagusia da eta 500 metro eskasetan dibertsitate handiko denda koloretsuak pilatzen dira, aurrealdean saltzen duten itemen inguruko panpin eta apaingarriak dituztenak. Bertan bada Electric Ballroom izeneko diskoteka, 1950 hamarkadatik aurrera ikuskizunak eskeini izan dituena.

Inverness Street Market

Duela 100 urte elikagai, barazki eta fruita freskoak saltzen ziren. Gaur egun gainerako merkatuen itxura du izan ere 2012rako elikagaiak saltzen zituzten bi denda baino ez baitziren gelditzen.

Buck Street Market

Sarrerako kartelean The Camden Market jartzen du. Jantzien merkatua da.

Iruditegia

Informazio praktikoa

  • Metro geltokia: Camden Town

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Camden Market by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



Quelques articles à proximité