Aller au contenu principal

Southwark zubia


Southwark zubia


Southwark zubia (ingelesez: Southwark Bridge) Tamesis ibaia gurutzatzen duen zubia da eta Londresen kokaturik dagoena. Izena ematen dion Southwark eta City of London udalerriak lotzen ditu. Londresen dauden zubien artean trafiko txikiena duen zubia da.

Historia

1819an John Renniek diseinaturiko zubi bat izan zen bertan, Queen Street Bridge izena zuena. Granitozko zutabeen gainean burdinezko egitura zuen zubia zen. 73 metrotako zubibegia zuen, garai hartan burdinez egindako zubibegirik handiena zen.

1921 urtean zubi berria eraiki zen. Ernest George eta Basil Mott arkitektuek diseinatu zuten eta Sir William Arrol & Co konpainiak eraiki.

Neurriak

  • Zubiaren luzera: 243.8 m.
  • Zubibegiak: 5
  • Zubibegi nagusiaren luzera: 73.2 m.
  • Zabalera: 16.8 m.

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Structurae webgunea
Giuseppe Zanotti Luxury Sneakers

Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Southwark zubia by Wikipedia (Historical)


Langue des articles




Quelques articles à proximité