2017ko Westminsterreko atentatua


2017ko Westminsterreko atentatua


2017ko Westminsterreko atentatua eraso terrorista izan zen, 2017ko martxoaren 22an, Erresuma Batuko Londres hiriburuaren bihotzean dauden Westminster zubia, Parliament Square eta Westminster jauregiaren inguruan jazo zena.

Erasotzaileak auto bat Westminster zubian zehar gidatu eta Westminster jauregiko ateetara iritsi arte aurrean topatzen zuen oinezko oro harrapatuz joan zen. Ondorioz zubian zeuden 2 oinezko zibil hil eta labanaz polizia 1 larriki zauritzeaz gain, ibilgailuaz oinezko zauritu ugari eragin zituen, gainera beste hainbat polizien aurka ere tiro egin zuen. Poliziek erasotzailea tiroz hil zuten. Handik gutxira zauritutako polizia ere hil egin zela baieztatu zen.

Hurrengo egunean, goizean Scotland Yardek agerraldi batean azaldu zuenez, Britainia Handiko Poliziak Birmingham hiriko etxebizitza batean egindako sei operaziotan zazpi pertsona atxilotu zituen. Izan ere, atzo iluntzean hildako gizonarekin autoan zihoan beste pertsona baten bila zebiltzan.

Martxoaren 23an Estatu Islamikoak erasoaren ardura bere gain hartu zuen

Erreferentziak

Kanpo estekak


2017ko Westminsterreko atentatua


Langue des articles



Quelques articles à proximité