Aller au contenu principal

Greenwich parkea


Greenwich parkea


Greenwich parkea (ingelesez: Greenwich Park) Ingalaterrako Londres hiriburuan dagoen parke bat da. Greenwich udalerrian kokaturik dago eta eraikin historiko ugari daude bertan. 1997 urtean parkea bera eta inguruko eraikin historikoak Gizateriaren Ondare izendatu zituen UNESCOK Itsasaldeko Greenwich izenarekin.

Historia

Ingalaterrako Koroak St. Peter at Ghent abadiari erosi zizkion lurrak 1427an eta Gloucesterko dukeari eman zikion. Honek Greenwich gaztelua eraiki zuen. Garai hartan landugabeko lurraldea zen eta dukeak belatz bidezko ehizarako erabili izan zuen. XVI mendean Henrike VIII.ak oreinak sartu zituen ehizalreku honetan. 1635 urtean Queen's House eraiki zen Jakue I.aren emaztea zen Ana Danimarkakoa erreginarentzat. 1675an gaztelua zegoen lekuan Greenwicheko Errege Behatokia ezarri zen.

XVII mendean parkea diseinatu egin zen, ziurrenik André Le Nôtrek, eta XVIII mendean publikoari ireki zizkion ateak. 1888 urtean trenbidea iritsi zen eta geltokia eraiki zen parkean, baina jendeak Greenwich herriko geltokia hobetsi zuen eta 1917an parkeko geltokia itxi egin zen.

Parkea

Parkeak itxura errektangularra dauka, 1000x750 metrotako neurriak dituena. Parkearen iparraldea Tamesis ibaiaren ertzean dago eta beraz eremu laua eta baxua da. Bertan daude Royal Naval College, Queen's House eta National Maritime Museum. Erdialdean aldapa hasten da, hegoaldean garaiera handiagoa baitu. Lorategi ederrak, haritz zahar bat ("Queen's Oak") eta oreinak dauden itxitura daude goi horietan.

Erdigunean dagoen muinoan Greenwicheko Errege Behatokia dago.

Kirolak

2012ko Udako Olinpiar Jokoetan hainbat lehiaketa jokatu ziren bertan, batez ere zaldi probak eta pentathloiaren hainbat froga ere bai.

Iruditegia

Informazio praktikoa

  • DLR geltokia: Cutty Sark for Maritime Greenwich
Collection James Bond 007

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: Greenwich parkea by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



PEUGEOT 205

Quelques articles à proximité