Aller au contenu principal

London County Hall


London County Hall


London County Hall Londresko konderriaren egoitza izateko Lambeth udalerrian eraikitako jauregia da. Westminster jauregiaren parean eraiki zuten, Tamesis ibaiaren beste aldean. Gaur egun hasierako funtzioa galduta du eta negoziotarako eraikina da eta hainbat atrakzio turistiko ere hartzen ditu, Akuariuma eta Ziegak esaterako. Jauregiaren ondoan London Eye gurpil handia ere badago.

Historia

Ralph Knott arkitektoak diseinatu zuen eta 1911 eta 1933 artean eraiki zen. Irekiera ofiziala Jurgi V.ak egin zuen 1922an. Hasieran Londresko Konderriaren egoitza izan zen eta ondoren Londres Handiko Gobernuaren egoitza (Great London Council). 1986an Margaret Thatcherren gobernuak Londres Handiko Gobernua desegin zuenean eraikinak bere funtzioa galdu zuen.

Sea Life Akuariuma

1997an ireki zen County Halleko behe solairuan. Urtero milioi bat bisitari izaten ditu. 2008an Merlin Entertainments konpainiak erosi zuen eta modernizatu ondoren Sea Life Aquarium izena ezarri zion. Ur azpiko tunela, marrazoen ibilbidea ("Shark Walk") eta Ozeano Bareko tankea gehitu zizkion. 2011 urtean pinguinoak ekarri ziren Edinburgheko zoologikotik.

London Dungeon

Londresko Ziegak izenarekin Londresen izandako gertaera makabroen errepresentazioa egiten duen konpainia da, aktore eta efekto espezilak erabiltzen dituena umore puntuarekin. Hau ere Merlin Entertainments konpainiak kudeatzen du.

1974an sortu zuen Annabel Geddes-ek historia makabroaren museo gisa, baina 2013an County Hallera ekarri zen eta esperientzia interaktiboaren izaera hartu zuen.

3 ibilbidetan 18 show desberdin osatzen dituzte 20 aktorek. Jack Tripa-ateratzailea eta Sweeney Todd pertsonai historikoak agertzen dira eta Izurri Beltza eta Polboraren konplota bezalako gertaerak ere bai.

Beste atrakzio batzuk

  • Namco Funscape
  • Shrek's Adventure!
  • Saatchi Gallery

Iruditegia

Giuseppe Zanotti Luxury Sneakers

Informazio praktikoa

  • Metro geltokiak:
    • Westminster
    • Waterloo

Kanpo estekak


Text submitted to CC-BY-SA license. Source: London County Hall by Wikipedia (Historical)


Langue des articles



INVESTIGATION

Quelques articles à proximité